Burujabe aldizkakarian ARGITARATU NAHI BADUZU(E), idatz iezaiguzu(e) burujabetzakolektiboa@gmail.com helbidera.
Jada ARGITARATZEKO BAIMENA BADUZU, KONTUAN IZAN HONAKO FORMATU IRIZPIDEAK, mesedez, aldizkakariak itxura erdi txukuna izan dezan.
![]() |
Erroetara itzuliz sinplifikatzearen aldeko aldarria (Kote, Torre eta besteren baten ekarpenei esker ikasia)/ ihh |
ARTIKULUARI BURUZ
1) Izenburua, labur eta hitz esanguratsutan + autorearen izena eta
lehen abizena marratxo "-" artean.
Adibidez: Eguberri postala -Haizea Urtasun-
2) Aldizkakariko atala.
Formatua: hitz bakar batean, ahal delarik, edo gitxi
batzuetan; letra larriz, kolore txuriko letraz,
letra loditan (negrita) eta testuaren fondoko kolore (color
del texto de fondo) granate ilunez (RGB 153, 0, 0) margotua.
Adibidez:GIZARTE INGENIARITZA
3) Artikuluaren azpititulua,
azpimarratu nahi den idea nagusia labur eta argi jasotzen duena.
"Azpigoiburu" (Subencabezado) formatuan jarri.
Eta, paragrafo hutsunerik utzi gabe, jarraian:
4) Nabarmendutako irudia. Alegia, artikuluarekin batera ikusgai
egingo dena.
Hau, eta ondorengo argazkiak, beti:
4.1) "Oso handi" (muy grande) tamainan.
4.2) Oinarekin, honela: ZER DEN / NORENA DEN. Eta eskuinaldean
lerrokatua.
Kontuan izan, ZER DEN atalean idazten duzun testu horrek,
diskurtso bat sortu behar duela artikuluaren
izenburuarekin, azpitituluarekin eta nabarmendutako
irudiarekin. Saia gaitezen poetikoak izaten.
Adibidez:
![]() |
Izenburu, azpititulu, irudi eta argazki oinaren artean sortzen den diskurtso adibidea / ihh |
Argazki oin horrek (neri) honakoa iradokitzen dit, trapu
zikinak garbitzeko garaian haizea lagun dela, eta
erreferentzia egiten dio artikuluaren izenburuari eta nire
izenari, hortaz, sortzen den diskurtsoa, (niretzat,
subjektiboa baita bai, baina kode komunak ere partekatzen
ditugunez, petsatzekoa da besteentzat ere), honakoa:
artikulu hau aska bat da, hots, trapu zikinak garbitzeko
aukera bat, Haizeak asmo horrekin idatzi du, azpitituluan
agertzen duen lez. Agerikoa da horren eta balizko 'Arropa
lehortzeko zintzilik' argazki-oin literalaren arteko aldea.
4.3) ZeZe lizentziapekoak ez badira, zure gain balizko
erreklamazioen ardura. Desio adierazpena: intsumitu nigaz!
![]() |
"Eskubide intelektualekiko" INTSUMITU NAIZ (intsumitu nahi izatera, libreki erabiltzeko irudia, krkr) / ihh |
5) Tipografia, beti (salbu izenburutan, beste bat agertzen dela):
Courier, "paragrafo" (párrafo) formatuan, tamaina aldatu
gabe.
6) Goibururik idatzi nahi izatera: "goiburu nagusia"
(encabezado principal) formatuan.
7) Paragrafo bat eta bestearen artean lerro bat libre utzi.
8) Etiketak ezarri argitaralpenei (ad. "antiturbokapitalismoa"
etab.).
EGUTEGI ANTOLAKETA
1) Burujabe "aldizkakari" bat da; hortaz; adizka, alegia,
nahi-behar dugunean; argitaratzeko "kari" bat da. Beraz, ez dago
ez egunero artikulu bat argitaratu beharrik, ez eta egun berean
bi edo gehiago argitaratzeko mugapenik ere.
2) Ordea, irakurleen erritmo zaletasunak errespetatze aldera,
egokiagoa dirudi, ahal delarik, "egunean bat" formulari
egokitzea.
3) Egutegia antolatzeko, honela egingo dugu: argitaratzeko prest
dagoen artikuluaren izenburuan argitaratu nahi den DATA "URTEA +
HILABETEA + EGUNA" formatuan eta MUGIKORTASUN MALGUTASUN MAILA
adierazten duen kodigoa idatzi artikuluaren beraren izenburuaren
aurretik (adibidez, honela: "24-01-01 ME Hasi da ENaiz
Artefaktua").
4) MUGIKORTASUN MALGUTASUN MAILA (MMM) KODIGOA:
ME: Mugi Ezina (efemeride bat delako, adibidez).
MG: Mugigarria baina Galdetu (mugitu daiteke, baina autoreari
galdetu behar zaio; adibidez, beste artikulu baten
aurretik/ondoren joan behar delako, edota epe jakin baten
barruan argitaratu behar delako).
MAG: Mugigarria Arazorik Gabe (edozein unetan argitaratu
daiteke, eta beraz, lasai asko mugitu, autoreari kontsultatu
gabe).
5) Artikulua ARGITARATU AURRETIK, data eta MMM-a EZABATU.
6) Beste norbaiten artikuluren bat "mugitu" behar baduzu, ALDA
iezaiozu DATA, baina ez MMM-a.
BURUJABE ERABILTZAILE PROFILARI BURUZ
Profil honen bitartez blog hau sortu duen lagunaren (ni, Haizea) ahalmen berberak lortzen dira. Burujaberen helburuetako bat lan eta ardurak saretzea denez, hautu egokia iruditzen zait eskumenok partekatzea, eta noski, era berean, erabiltzaile berriek ere hala egitea eurek hona ekarritako lagunekin.
Baina, sen komunak dio arduraz jokatu behar dugula denok honekin.
Arriskua, ebidentea: asmo txarreko norbait batzea geurera.
Ondorio posibleak: bloga goitik behera deuseztatzea, iruzurrez besteon izenean gauzak argitaratzea...
Konponbidea, ene ustez, ezin da izan kontrola nere gain mantentzea.
Sinisten dut burujabetza kolektiboetan eta, ondorio logikoz, saretze arduratsuetan.
Beraz, norbere gain geratzen da boteretxo hau norekin partekatzen duenaren ardura. Irizpide on bat izan liteke, zuzenean ezagutzen ez dugun inorekin ez partekatzea, aurrez aurrekoak telekomunikazioaren bitartez ezkutagarriagoak diren norbanakoaren ezaugarrietako batzuk agertzen baititu. Edonola ere, zure esku geratzen da erabaki hau (ere).
LAGUNTZA
Laguntza behar izatekotan, zalantzak argitzeko, GALDETU: AURREZ, TELEFONOZ... edo idatzi burujabetzakolektiboa@gmail.com-era.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Utzi iruzkina hemen (izen eta abizenez bada, sinesgarritasun handiagoa izango du; baina, talde baten izenean edota anonimotasunaren babespean nahiago baduzu(e), aurrera!)