Biharamun hausnarketak -Haizea Urtasun-

BOTEREA ZIRIKA ERORRARAZI

Ahaztu dute, ooosooo aspaldi ahaztu ere, eurak ere, gu guztion moduan, “Naturaren parte” ez ezik, NaturaRENAK direla...

Elkar-hizketa / ihh

 

-    

- Zein super izaki? A! ‘Gizaki’ deitzen dira, maitia.

- A… ta ez daukate super botererik?

- … … … ez dakit. Ez. Bai. Ez dakit! Uste dut badituztela, baina ez dakitela.

- A… Orduan, edukiko ez balituzte bezala.

- Ba bai.

 

 


 

 

- Ta amaaa…

- Zeeer deu oraingoan???

- Baina batzuetan etortzen dira, gizaki onak, esan nahi dut, Makina Gizakien aurka borrokatzera.

- Bai.

- Eta gaur, ez.

- Ez.

- Zergatik?

- Manifestatzen ari direlako.

- Manifestatzen? Ze festa da hori?

- Ez da festa. Bueno, pixket bai, baina gehiena, protesta da.

- Protesta. Aaa… … … Baina ama, zuk beti esaten didazu kexuka ibiltzeak ez duela ezertarako balio.

- Ya, bai, tira…

-    


- Ze kaka. Ta gizaki on guztiak korapilatu dira kexu festan?

- Ez, ez, bai zera! Hala balitz behintzat…

- A, ta non daude besteak, orduan?

- Ba ez dakit. Mendian, tabernan, pantaila aurrean… auskalo.

- Jue. Baino behintzat, behintzat, protesta egiten dutenak gizaki onen arteko gazte eta indartsuenak izango dira, ez, amatxo?

- Ai maitia, ze intentso esnatu zaren gaur goizean, ez? Ez duzu fotosintesi isil pixkatxo bat egin nahi?

- Amatxo, erantzun!

- Ba ez, maitia. Baina ez da guztiz euren erantzukizuna, bizitza hasiera zaila izan dute… Ezarritako tranpan erori dira asko, gaixotu…

- Aaa. Lau hankarik ez zuen zaldiaren aspaldiko ipuin horretako gazteekin gertatu bezala?

- Baaai… antzeko. Baina hau… uf, ez dakit, baina okerragoa dela ikusten ari naiz, ezkutuagokoa, sakonagoa, aurre egiten askoz zailagoa. Orain ez dituzte zuzenean hiltzen, baina askoz adikzio arriskutsuagoetara bultzatzen dituzte. Jaio berritatik, pentsa! Hortik libratzea… gutxik lortzen dute.


- Jue amatxo, zelako panorama! Ta guk zer egingo dugu???

- Guk? Ezer ez. Zer egingo dugu ba? Hementxe egon, beti egin dugun lez.

- Egon, egon, ya bai, egon. Baina bueno, nik behintzat, gizaki on bat gerturatzen zaidan hurrengoan, nire super botereekin erakarriko dut, ea besarkatzeko gogoa piztea lortzen dudan, eta horrela, gu biok garen izakion izanak bat eginik, apurtxo bat sendatuko da.

- Oso ondo, maitia. Gainera, arrazoi duzu. Uf, zu entzunda, pozten naiz zuhaitz “sinpleak” garelako… Gizaki onek uste dute Naturaren aurka ari diren gizakiek geu suntsitzen gaituztela. Baina beraiek askoz okerrago daude! 

Ahaztu dute, ooosooo aspaldi ahaztu ere, 

eurak ere, 

gu guztion moduan, 

“Naturaren parte” ez ezik, 

NaturaRENAK direla...

 

 

Iruzkinak