BURUJABETZA
366 egun izango ditugu “entzun nahi gaituzten”’ TRAIDORE HAUEI noiz-zelan SALDU GAITUZTEN ESATEKO!!!
ENaiz pegata Gararen 'Artefaktua'-ren gainean / ihh
Urte berriarekin batera hasiko da “Gure herrian egin den memoria kolektiboko ariketarik handiena’” (GARA, Artefaktua)...
Ondotik...
366 egun izango ditugu “entzun nahi gaituzten”’ TRAIDORE HAUEI noiz-zelan SALDU GAITUZTEN ESATEKO!!!
Krkrkr, azkenean eskerrak eman beharko dizkiegu iniziatiba honengatik, terapia, eta doan!
2024ko egun bakoitzean, 1977tik 2024ra bitartean data horretan bertan izan diren gertaera garrantzitsuenen erreportaje, argazki, azal eta iritziak gogora ekarriko dituztela diote Artefaktulariek (GARA).
Eta, horretarako, gure bizipen, oroitzapen, argazki bat… partekatzea nahi dutela, azken mende erdi honetan “pertsona eta herri gisa hunkitu gaituzten gertaerak” jasoz.
Garaiotako estiloari jarraiki, “edozer gauzak balio du”. Adibide argigarriak azaltzen duen lez, “1983ko urtarrilaren 2an lehen aldiz aita/ama izan bazinen… egun horretako argazki bat parteka”-tu dezakezu. Ooo, zeinen hunkigarria. Bide batez, maila berean laga ditzakegu, honela, “nire nobioari estreinakoz musu eman nion” edota “hau hala beste torturapean hil zituzten” moduko gertakariak. (Gero larrua daukate besteoi BANALIZATZAILE deitzeko).
Badakizue, “helburua gure istorioak kontatzea [bait]da, gauzei buruz dugun ikuspegia, gure kontakizunak”… (Aja… salbu, gure “iritziak” –vs. Adituen Jakintzak-, deserosoak direnean, orduan ZENTSURA da ARDURATSUA, ezta?).
Ba horixe, egin beharrekoa. Bakoitzak ikus dezala zein gertakari garrantzitsu erreskatatu nahi duen “gure herrian egin den memoria kolektiboko ariketarik handien”-erako. (Umiltasuna ere ez da hauen bertuterik handienetakoa, burutik behera pixa egin eta txalotzea nahiko dute gainera… Ba ez dizuegu utziko gure herriaren MEMORIA KOLEKTIBOA hain erraz AHANTZARAZTEN, lotsagabeak!).
Eta bai, memoria horren parte da, zuen kazetari betebeharrak traizionatuta, SALDU GAITUZUEN EGUN BAKOITZA (dela Beldurkraten Egia Bakarraz bonbardatuz, dela bestelako ahotsak isilaraziz).
Has bedi “Artefaktua”.
artefaktua.naiz.eus webgunean parte hartzeko gomita luzatzen dut, eta, aldi berean, geure ekarpenak enaizartefaktua.blogspot.com blogean ere jasotzekoa (badaezpada, badakizue, igual ‘pantailartean galtzen’ zaizkie hainbat gertakari garrantzitsu). 2024an zehar, 366 egun izango ditugu “entzun nahi gaituzten”’ TRAIDORE HAUEI noiz-zelan SALDU GAITUZTEN ESATEKO!!!
Krkrkr, azkenean eskerrak eman beharko dizkiegu iniziatiba honengatik, terapia, eta doan!
Haizea Urtasun Rosano
Sinatzaile
oharra: nire izenean sinatzen dut, niri atera zaidalako hau abiatzea
eta nik idatzi dudalako. Baina, proposamena gustuko izan eta modu
aktiboagoan parte hartu nahi baduzu(e) (bloga gestionatuz, ekarpenak
saretuz, edota bururatzen zaizu(en) beste edozein modu polittean), ongi
etorriak ekarpen eta laguntzak! Idatzi urrohaizea@gmail.com helbidera,
eta topatuko ditugu burujabetzaren itsasoruntz lotuurik igeri egiteko moduak!
![]() |
ENaiz pegata / ihh |
Deskargatzeko, hemen.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Utzi iruzkina hemen (izen eta abizenez bada, sinesgarritasun handiagoa izango du; baina, talde baten izenean edota anonimotasunaren babespean nahiago baduzu(e), aurrera!)