HIZKUNTZA
Zertarako balio dute ikastolek halakoak azaltzeko ez bada?
![]() |
Makinatxoak, XXI. mendeko gizakion lagunik onenak / ih |
Zenbaketa sistemaren inguruan zer edo zer azaldu ziguten, behintzat. Baina hauxe, behin jakin ostean hain agerikoa dirudiena, baina ezjakindakoen artean geratua Josuk naturaltasun osoz azaldu arte, alegia, hizkuntzek ere badutela euren bilakaera, izaera sinpleenetik abiatuta, eraldatuz eta konplikatuz doana, ez. Are gutxiago oraindik geurearena, euskararena. Zertarako balio dute orduan ikastolek halakoak azaltzeko ez bada?
Bakoitzak bere neurrian baina, denok lortu genuen gramatikaren labirintoetatik, gezitxoka, espainolez euskaraz baino aiseago irteteko abilezia...
Tira, geurera. Kontua honakoa da. (Josu, daturen bat gaizki jaso banuen, zuzenduko nauzulakoan!).
Duela 150 000 urte sortu zen hizkuntza artikulatua. Ordura arte hioide izeneko hezurtxo bat eta hizkuntza artikulatua garatu ahal izateko gene bat falta zuen gizakiak.
Mintzotan hasi zenean, hitz silababakarrekin egin zuen. Adibidez, "ur".
Orain dela 120 000 urte, alegia, 30 000 urte beranduago, hizkuntzaren bilakaerak hizkuntza fraktala edo binarioa erditu zuen. Adibidez, "ish-ish" (bizitza).
Duela 18 000 urte garatu zen bisilabismoa. Adibidez, "i-zan", "i-zen", "su-te".
Ederra egin zitzaidan eboluzio hau zure ahotik jarraitzea, Josu. Mila esker!
Ea ze beste kontu dituzun hurrengorako!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Utzi iruzkina hemen (izen eta abizenez bada, sinesgarritasun handiagoa izango du; baina, talde baten izenean edota anonimotasunaren babespean nahiago baduzu(e), aurrera!)