Ispiluak diotsu... -Haizea Urtasun-

BARNE BEGIRADA

36 eguzkiinguru...

Komunean, mirail parean, apropos / ihh

 

Gaur nire urtebetetzea izanik, oparitxo hau egin nahi izan diot nire buruari, eta, bide batez, nahi duen guztiari. 

Gutxi gora behera Su Ta Garrekin batera jaio nintzenez (Maketa, hemen entzungai, hor bai indarraaa), 36 eguzkiinguru jada, bere izpiek estreinakoz zuzenki laztandu nidutenetik.

Argituko dut, badaezpada, enaizela zorion mezu digitalik erregutzen ari, eta gainera alperrikakoak liratekeela, pantailetatik deskonektatu eta nire buruarekin eta naturarekin konektatzea baita gaurko plana.

A, eta irudiko azken esandia Glaukomarena dela, itzulia.

Egun polita guztiei!

Iruzkinak