PAZIFISMOA
Lehenagoko gazte haiek oraindik ere, sarritan, armei dei egiten diete.
![]() |
Abestia: Harmei deialdia, A aldea (00:00-04:47), Garrei Olerkiak Ufatzen (Mc Stal'inside).
Gazte haiek
armei,
dei egin zieten.
Estatuaren aurka
errebelatzeko eta,
armetan altxaturik,
gerla gogor eta luzea
mantendu zuten.
Urteak geroago,
kartzelatik eta
erbestetik
beltzaran
torpe eta irribarretsu
itzuli ziren
iraultzaren mentura
burutu gabetik bezala,
askatasunaren aldeko kemenarekin oraindik,
beren herria eta mundua
aldatzeko
ideiak
aldean.
Ez zuten aldatuko baina,
aldatuko ziren,
denbora gutxiren buruan
orden soziala
onartu zuten
beren gurasoak bezala,
armei
adio esan.
Beren utopiak
pañelu zaharkituak legez
abandonatu eta estatuan
integratu ziren,
aulkia
eta errenta jasoaz,
lege eta diskurtsoen jokoan.
Lehenagoko gazte haiek
oraindik ere,
sarritan,
armei
dei egiten diete,
baina oraingoan
kontzientzia zibikoz eta estatu errespontsabilitatez beterik,
armetan altxatu diren gazteen aurka
erabil daitezen.

Ederra, gordina eta egiazkoegia. Estatu ororen kontra beti ✊🏽🖤❤️🏴
ErantzunEzabatu