HERRI POESIA
![]() |
| Beriain / Ramon |
Txirrindulaz zijoan
Amazoniako zenbait herri bisitatuz
Bere etxerako bidean,
Venezuela,
Amazoniako bideetatik
Pedaleatuz,
Herriz herri bere arte eskeiniz
Julieta,
Artista clown,
Pailazoa
Bere etxerako bidean
ostatua eman zioten etxe batean
ostatua betirako
etxe horretako ostalariek
bortxatu eta hil zutelako
Txirrindulaz zijoan bere etxeruntz
Zenbat emakume
Zenbat bortxatzaile
Ze aitzakiaz?
Emakumea delako, gizonaren propietatea
Zenbat emakume bortxatuta
Etxeetan
Errepideetan
kaleetan
Bide zabal edo estuetan
Leku ilun edo argitsuetan
Emakumeak
Izugarria da
Emakumeak bezala Amalur
Ama Lurra egunez egun bortxatzen da
Ama lurra bortzatzeko planak
Bulegoetan, gobernuetan…
Ze Aitzakiaz?
Beraiena delako, dirua bere jainko
Aitzakien bertsu txarto:
Aldaketa klimatikua
Transizio ekologikua
Etsaien kontrako gerra
Dirua Dirua Dirua
Garapenaren aitzakiaz
Amalur bere etxean bertan bortxatuta
Bere etxean bertan gure lurra
Garapen iraunkor lelopean
Bere egoitzan bertan
Bere espazioan
Bere lurraldean
Amalur Julieta Bezala
Eraso, 2024.01.29

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Utzi iruzkina hemen (izen eta abizenez bada, sinesgarritasun handiagoa izango du; baina, talde baten izenean edota anonimotasunaren babespean nahiago baduzu(e), aurrera!)