SAIAKERA
Psikopatak agintzan aritzea ulertzeko giltza: Norbere zabor emozionala garbitu beharrean, ahulagoengan deskargatzen ikasi dugu. Zenbat eta boteretsuago izan, orduan eta aukera gehiago deskargarako. Hortaz, zabor emozional gehien pilaturik dutenak dira botere gose handiena dutenak, eta lortze bidean prezioa ordaintzeko prest daudenak.

The Mastery of Love liburu azala

* Azpimarraturik: totelken jatorrizko jakintzak
Inpernuaren ametsa: geure buruei buruz eta munduari buruz dakigula uste dugun guztia, amets bat da, norberarena.
Mitote-a: planetako ameslari guztien amets kolektiboa, gizarte ezberdinetako lege, erlijio, kultura, eta abarrak biltzen dituena.
Zenbat eta handiagoa izan norbanakoaren barne irudia eta kanporantz proiektatu nahi duen irudiaren arteko arrakala, orduan eta zailagoa da gizartearen ametsera egokitzea, eta norbere buruarekiko maitasuna, txikiagoa.
Kanpo ametsarengatik onartuak izateko beharra sentitzen dugu (iritziak, onarpena, laguntza emozionala…) etxekotuak (heziketaren zigor eta sarien bitartez) gaudelako.
Bizkarroia: kanpo ametsak norbanakoaren barruan sartzen duen sinesmen sistema, bizi energia eta poza lapurtzen diona.
Besteengandik jasaten dugun tratu txar maila, justu geure buruari ezartzen diogun maila berbera da [Nun ezartzen dituk jasaten ahal ditukanaren mugak? (Mc Stal'inside)]
Giltza bat: ez sartu sudurra bestearen zaborrean (bakoitza da bere zaborraren arduraduna).
Eraldakuntzaren Jakintza: amets zaharraz libratu eta amets berri bat sortzeko sortua. Bertan dena da posible, baita ametsaz ihes egitea ere. Gizakiak bitan banatzen dira: ameslariak (ametsa ilusio bat dela dakite, eta hortaz kontziente jokatzen dute ilusio mundu horretan) eta bilatzaile ehiztariak, edo ehiztari zelatariak (ekintza eta erreakzio ororen atzetik dabiltzanak).
Geure erreakzio propioen zelatan uneoro, kontrolatu ditzakegu eta, egin ahala, ‘ikusteko’ (gauzak diren bezala, epairik gabe, eta ez ametsetan ikusi ohi diren bezala) gaitasuna garatzen dugu.
Ez zarena kentzen zoaz. Azkenean geratzen dena, benetan zarena da. Bizitza zara.
Denok gara ehiztari eta harrapakin.
Artemisaren mitoaren irakaspena: zure barruan bilatu behar duzu (maitasun bila elkarren atzetik dabiltzan gizakiak inoiz ez dira ase sentituko).
Norbanakoaren burmuin barruan ehiztari bat eta harrapakari bat daude. Normalki, Bizkarroia da ehiztaria eta sufrimendua sortarazten duten emozioez elikatzen da. Ehiztari bihurtu behar zara, eta bera baino hobea izan.
Harreman batetan, soilik zure erdiaren erantzule zara. Zure bikotearen bizkarroia hor dagoenaz kontziente bazara, aurre egin ahal izateko behar duen espazioa emateko gai izango zara, eta errazagoa egingo zaizu egiten duena modu pertsonalean ez hartzea.
Egia ezagutzeko hiru arauak:
1. Ez nazazu sinistu. Pentsatu eta egin zure hautuak. (Esaten dudanaren ardura daukat, baina ez zuk ulertzen duzunarena, amets erabat ezberdinetan bizi gara).
2. (Hau zailagoa): ez ezazu zeure burua sinistu. Ez itzazu sinistu zeure buruari esaten dizkiozun gezur guztiak (ez zarela nahikoa azkarra, gai, ederra…). Ez sinistu zure Epaile edo Biktimarengan.
3. Ez sinistu inor. Denak gezurretan ari dira etengabe. Zure zauri emozionalak osaturik izatean, eta onartua izan ahal izateko besteak sinisteko beharrik ez izatean, dena argiago ikusiko duzu.
Gorputz emozionalaren osatzea hiru gako sinpletan oinarritzen da:
1. Egia:
Egi begiz ikusteko prest gaudenean, gezur batzuk ageriak uzten eta zauriak irekitzen ditugu. Baina zauriak oraindik pozoiez beteta daude.
2. Barkamena
Behin irekita, garbitu behar dira, pozoi guztia kentzeko. Nola? Barkamenarekin. Zauriak garbitu eta pozoia gainetik kentzeko bide bakarra barkamena da.
Zauri emozional bat ukitu eta jada minik sentitzen ez duzunean, benetan barkatu duzula jakingo duzu. Noski, leku horretan orbain bat geratuko zaizu. Jazo dena gogoratuko duzu, nolakoa zinen lehenago, baina behin zauria sendatuta, min emateari utziko dio betirako.
Barkatzea gure berezkoa joera da (kontrakoa ikasi egin behar izan dugu). Besteak barkatuko dituzu orain badakizulako mindu zintuzten hitz eta ekintzek ez dutela zurekin zer ikusirik, bestea bere inpernu propioa amesten ari dela, eta zu amets horretako bigarren mailako aktorea baino ez zarela. INORK EGITEN DUEN EZER EZ DA ZUREGATIK (Giltza: ez hartu ezer modu pertsonalean).
Barkamen gorena norbere burua barkatzea da. Uneren batetan, zerorrek sortutako zauri eta pozoi guztiarengatik barkatu behar zarenaz jabetzen zara. Zeure burua barkatuz, zeure burua onartzera iristen zara, eta zeureganako maitasuna haziz doa.
3. Maitasuna
Behin zauriak garbituta, osatze prozesua azkartzeko sendagai boteretsu bat erabiliko dugu: maitasuna. Baldintzarik gabeko maitasuna (ez, ‘maite zaitut/naiz baldin eta…’). Maita zaitez zu, zure hurkoak, eta zure etsaiak.
‘Totelca’-ren esanahia: ‘arimaren artista’. Totelkak bihotzaren bitartez adierazten direnak dira, baldintzarik gabe maitatzen dutenak.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Utzi iruzkina hemen (izen eta abizenez bada, sinesgarritasun handiagoa izango du; baina, talde baten izenean edota anonimotasunaren babespean nahiago baduzu(e), aurrera!)