Egun hot(s/z)ak -Haizea Urtasun-

HERRI POESIA

Tik tok, tik tok, tik tok. Bizitzeak merezi ez ei duten bizi zatitxoen zaratots.

gurpila / ihh

plof plof, plof plof
potxin-pitxo
eztituen
bentosa

mauuu uuu uuu
janaria instant honetan
bibote parean paratu ezean
goseak akabatuko nau

pipipipi pipipipi pipipipi
ez duzu oraindik
haika mutiletik
ezer ikasi?

fiiiiii fiiiiii fiiiiii
iristear
lehen drogaren
mingotsa

plok plok plok
uzki aske
zilo ase

bla bla bla, bla bla bla
espaloi moralizatuen
kopla

Aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa
garraxi gatibuen
oiartzuna a a

grg
sinistu ezinezko
egunonei
erantzuna

tik tok, tik tok, tik tok
bizitzeak
merezi ez ei duten
bizi zatitxoen
zaratots

uuufff
denboraren igaroak
salbatu hau

pi
ez bat, ez bi
nahi haina ahalegin
gertatzen zaiguna
gera dadin
ulertezin

zzz zzz zzz
zeta sintetikozko ametsetan lotan
ezerezari adi
esklabuaren egonarri
patuari eskari
bihar barne bake apurtxo bat gehiago
izan
bedi


Iruzkinak

Argitaratu iruzkina

Utzi iruzkina hemen (izen eta abizenez bada, sinesgarritasun handiagoa izango du; baina, talde baten izenean edota anonimotasunaren babespean nahiago baduzu(e), aurrera!)