ZAURIAK
Sekatzea,
bilatzea da. Sexuaren bitartez, bilatu… zer? Lana, konpromezua, ahalegina, epe
luzera begirada… Beste biderik ez dugu errotuago, lagunago, buru eta bihotz
argiago, eta horrela izanik libreago ere izateko.
![]() |
A-k H-ri egindako opari |
KOAUTORETZA
Haizea Urtasun Rosano
Burujabetza kolektiboen aldekoa. Soldatapeko esklabutzatik ateratze saiakera (oraingoz) etengabean. Euskalgintza, literatura, musika, artisautza... zalea. Baserrigintza eta eraikuntza ikaslea. Hainbat aferekiko intsumitua.
Bizi indarra
Sexualitatea bizitza sortzen eta orekan mantentzen duen indarra da.
Bizi indarra… gurasoek amestu gintuzten unetik gugan dena, geure bizi iturri, inguru ezezagunetara joateko ateak zabaltzeko gaitasuna duena, tresna bat, bide bat… gozamenez… Nora heltzeko?
Geure barruetan gordeta dagoen kuttun horrek, garatzeko etengabeko gosean, eta horretarako partekatzeko etengabeko gogoarekin dantzan dabilenak, gure gizaki adimenak ulertu ezin dituen bizitza-heriotzaren misterioetan murgiltzeko aukera ematen digu. Gainezka egiten gaitu, beraz, beldurtzen gaitu, zoratzen gaitu, hauskorrak bihurtzen gaitu… Baina, nora garamatza?
Bere horretan bagenu, zibilizazio orotik garbi, inguruarekin orekan den edozein izakirengan legokeen bezain garden: estasira, errotzera, zoramenera, intimitate loturara, zerura…
Baina ezagunegi zaizkigu bidezidor amarrutsuetako helmugak: bakardadea, errudun sentipena, tristura, mina, beldurra…
Zapalkuntza, zibilizazioetan zehar
Sexualitatearen sakontasunetik abiatzen ez bagara, norbanakoen zein gizarteen osasun desoreken handitzeko joera etengabea ulergaitz geratzen zaigu. Gainazaleko hausnarketetan geratuko gara, ezinbestean, sexualitateak daukan natur indar hori eta kultura eta historiako une ezberdinetan zehar horrekiko izan ditugun zailtasunak kontutan hartzen ez baditugu.
Sexualitate osasuntsuarekiko zapalkuntza aspaldi hasi zela ez zaigu arrotz, gutako bakoitzarengan txiki-txikitatik hasten denaren ideia arrotz ez zaigun bezala. Familia, ingurua, moralitatea, ohiturak, eliza, eskola, “osasun” sistema, aisialdi industria… Ernaltzearen une beretik, haurdunaldi, erditze eta edoskitzetik hasita, geure izateen zutabe den sexualitatearen handitasun horretatik urruntzeko plangintza, gainera jausten zaigun harlauza astuna da. Konspiranoikotzat jo zitekeen hau ere… baina aski da sexualitatearekiko botere eragileek izan duten jarduera historikoari begirada xume bat botatzea ikuspuntu hau ulertzeko.
Historikoki bai, pentsa genezake, baina egun… dugun askatasun itzelarekin!
Zapalkuntza, gugan
Zein askatasun? Ustez, aukeratu dezakegu: putetan ibili, polimaitasuna, larrulagunak izan, adarrak ipini, bikote itxiak sortu… baita biologiaren tiraniatik libratu nahian dabiltzan azken garraxi iraultzaileen asexualtasun aldarrien proposamena ere. Ustez, dena daukagu aukeran, supermerkatuetan lez.
Aske, pozik, zoriontsu beharko genukeen egon, ala? Deigarria da ba begibistan duguna: tristura, bakardadea, beldurra, traumak, neurosia, desoreka oro (errepresioz zein gehiegikeriaz azaleratuak), ezgaitasun sexuala (antzutasuna barne), depresio eta norbere buruaz bestekoen gorakada… Badute hauekin zerikusirik barruko hutsune aseezinek, errotze faltak, ipar galtzeek?
Argi dagoena gizarte baten barne gaixotasun baten adierazleak direla da.
Oker ikasiak
Bizi garen espektakuluaren gizartean kokatu behar gara, eta bere industria eta teknologian, hots, bizi dugun diktadura digitalean, eta geure txotxongilokerian.
Eta ez ahaztu, hau ere, begirune, abantaila sozial eta askatasunaren izenean inposatzen ari zaigula. Eta gu onartzen.
Askatu nahi dugu… nondik ordea? Berehala datorkigu burura, ba “maitasun” behartuetatik, desio erreprimituetatik, harreman derrigortuetatik. Jakina. Baina, soilik? Zer diogu sexualitatearekiko izan ditugun hamaika birprogramazioez?
Adibidez, zein azpijoko psikologiko dago maila pertsonalean ezagutzen ez dugun arren geure inguruak bere gaitasun zehatz batengatik miresten duen norbaitek (musikari, idazle…) sexualki erakartzearen atzean?
Jarri al gara pentsatzen nola txikitzen dugun hain handia izan litekeen hori, darabilzkigun norgehiagoka guztiekin, maitasuna gerra zelai bihurtzen dugunetan, sexua nolabaiteko truke-joko bilakatzen dugunetan?
Eta zelan askatu nahi dugu hortik? Aniztasunaren izenean, kantitatearen bitartez? Logika makur horren tranpa agerikoa da: nora itzuli nahi dugun argitu ezean, programazio oro, modernitatearen diskurtso mozkortzaileenak barne, garbitu ezean, amesgaiztoa esponentzialki biderkatzea da emaitza.
Analogia pobre xamarrean, baina: izan gaitezke munduko hamaika txokotan, bidaiatu dezakegu geure bizitza osoan zehar batetik bestera, gainetik ezagutu irudikatu ezinezko nahi bezainbeste errealitate ezberdin… eta erabat deserroturik egon, etxerik gabe, lurrez umezurtz.
Berrikasi beharrekoak
Ezezagunen zaigun lurraldea geurea propioa da. Edo hobe esanda, geu berarena garen lur hori. Berez, naturalki, garbitasunez gure sustrai eta erraietatik pizten den pasio, erakartze, eromena bizitzea; lizuntasun osoz; edozein laztan ñimiñoz zoratzeko gaitasunez, gorputzetatik haratago, konortea galduz, izarren hautsetaraino heltzea ahalbidetzen duen errotze hori. Lana, konpromezua, ahalegina, epe luzera begirada eskatzen du honek… modatik kanpo dauden baloreak, lehengo euskaldunen "hitza hitz" esaeraren moduan…
Bidea
Bidea? Betikoa. Lehenik jabetzea, onartzea ondoren. Publikoki ere, hobe, maskararik gabe. Ni ere aritu naiz joko ilunotan korapilatuta, disfrutatzen, ustez, barne miserietan lohitzen, berez.
Hortik, horrela, horretarako, bizitako sexua… zelan ez da izango mugatua? Guztiz. Garbitu beharreko zikinkeria asko daramagu gainean.
Baina hau da hemen egiten den hausnarketa, beste biderik ez dugula errotuago, lagunago, buru eta bihotz argiago, eta horrela izanik libreago ere izateko.
Loreen edertasuna, Amalurraren sexualitatea da.
OHARRA: artikulu hau ez da neurea soilik, opari jaso nuen. Jatorrizko testuaren doitze prozesua luzea, motela, eta gogorra izan zen. Ez teknikoki, ideia nagusiak arrantzatzea, azpitituluka antolatzea, beste artikulu batzuetarako materiala deskartatu eta gordetzea, erraza izan zan, ohituta nago. Egitean piztu zitzaizkidan minak, mamuak, damuak... kolpeka azalaratu ziren, bortizki. Desesperazioa. Krisia. Aukera. Garbitzeko eta birkokatzeko aukera. Prozesu hau gaur ixten ari naz. Garbiago eta askeago sentitzen naz.
BURUJABEN HARPIDETZA EGITEKO
https://chat.whatsapp.com/CeoV3tnWXQF0Mn2QLhryGJ
Zikinkeria baino, arantzak.
ErantzunEzabatuArantzak ateratzea da bidea.
Edo behintzat bide eraginkorretariko bat.
1 Arantza atera eta...
2 Faltan zena, huts-unea bete, osatu.
Partekatu nahi?
Jakina! Gurezunin.
EzabatuErantzun hori goizeko une estresantu horretan atera zaidana izan da... Ondo geratzeko beharra? Baina orain, lasaitasunean, gorputzean sentitu dut erantzuna: bai, baina justu zugaz... ez.
EzabatuArtikulu hau aipatzen dut hemen: https://www.youtube.com/watch?v=ZDl3jVywN4Y&list=PLtbGHgBT4odfWbtBgOCVfkuWPGNTrF3LE
ErantzunEzabatuTÍTULO: Sek-atzea [juego de palabras: ‘sekatu’, ‘buscar’ en Iparralde (término que engloba a las tres provincias vascas que se apropió el estado francés); ‘sek’, similitud fonética con ‘sex’, sexo]
ErantzunEzabatuTEMA: HERIDAS
SUBENCABEZADO: Sekatzea es buscar. ¿Buscar mediante el sexo… qué? Trabajo, compromiso, esfuerzo, mirada a largo plazo… No hay otro camino para ser/estar más enraizados, amigos, lúcidos de mente y corazón, y de esa manera, ser también más libres.
IDEAS DESTACADAS:
FUERZA DE VIDA
La sexualidad es la fuerza que crea y mantiene en equilibrio a la vida.
Si la tuviéramos en sí misma, limpia de toda civilización, tan transparente como lo estaría en cualquier ser en equilibrio con su entorno: al éxtasis, al arraigo, a la locura, al vínculo de intimidad, al cielo...
Pero nos son demasiado conocidos los destinos de los senderos truculentos: soledad, sentimiento de culpa, tristeza, dolor, miedo...
OPRESIÓN, A LO LARGO DE LAS CIVILIZACIONES
Históricamente sí, podríamos pensar, pero ahora... ¡con la inmensa libertad que tenemos!
OPRESIÓN, EN NUESTRO INTERIOR
¿No deberíamos estar libres, contentos, felices? Sin embargo, lo que llama la atención es la tristeza, la soledad, el miedo, los traumas, la neurosis, tanto desequilibrio (sea por represión o por exceso), la discapacidad sexual (incluida la esterilidad), la depresión y el auge de los suicidios... ¿Tienen algo que ver con esto los insaciables vacíos internos, la falta de enraizamiento, las pérdidas de norte?
LO MALAPRENDIDO
No debemos olvidar que, también esto, se nos está imponiendo en nombre de la consideración, las ventajas sociales y la libertad. Y nosotros aceptándolo.
Por ejemplo, ¿qué asociación de ideas ocultas psicológicas hay detrás de que alguien que no conocemos a nivel personal pero que es admirado por nuestro entorno por una determinada capacidad suya (músico, escritor...) nos atraiga sexualmente?
¿Y cómo queremos liberarnos de eso? ¿En nombre de la diversidad, a través de la cantidad? La trampa de esa lógica perversa es evidente: si no aclaramos a dónde queremos volver, si no purificamos toda programación, incluidos los discursos más embriagadores de la modernidad, el resultado es multiplicar exponencialmente la pesadilla.
LO QUE ES NECESARIO REAPRENDER
El territorio que nos es más desconocido es el nuestro propio. O mejor dicho, esa tierra a la cual le pertenecemos nosotros a ella. Vivir la pasión, la atracción, la locura que se enciende con pureza de nuestras raíces y de nuestras entrañas de forma natural; ese arraigo que permite llegar con toda lujuria; con la capacidad de enloquecer con cualquier pequeña caricia, más allá de los cuerpos, perdiendo el conocimiento, hasta el polvo de las estrellas. Esto requiere trabajo, compromiso, esfuerzo, mirada a largo plazo... valores fuera de moda hoy día, como la misma expresión ‘hitza hitz’, ‘la palabra es palabra’, de los antiguos vascos...
EL CAMINO
¿El camino? El de siempre. Primero darse cuenta, después aceptar. También públicamente, mejor, sin máscaras. Yo también he estado enredada en juegos oscuros, disfrutando, supuestamente; embarrándome en miserias internas, realmente.
Pero esta es la reflexión que aquí se hace, que no tenemos otra forma de estar más enraizados, ser más “compañeros” [el vasco antiguo no diferenciaba entre ‘amigo’ y ‘persona’, la palabra ‘lagun’ designaba ambos], más inteligentes de mente y de corazón, siendo así, también, más libres.
La belleza de las flores es la sexualidad de Amalurra [Madre Tierra].
NOTA: este artículo no es sólo mío, fue un regalo. El proceso de adecuación del texto original fue largo, lento, y duro. No técnicamente, rescatar las ideas principales, organizarlas por subtítulos, descartar y guardar material para futuros artículos, fue fácil, estoy acostumbrada. Pero al hacerlo, despertaron dolores, fantasmas, arrepentimientos… Afloraron a trompicones, con violencia. Desesperación. Crisis. Oportunidad. Oportunidad de limpieza y recolocación. Estoy cerrando este proceso hoy. Me siento más limpia y libre.
Azken boladan irakurri ditudan testuak ekarri dizkidazu burura, Casilda Rodrigañezen "Pariremos con placer" eta Wilhelm Reichen "La revolución sexual" eta "La función del orgasmo". Benetako iraultza orok askatu behar du gure sexualitatea oinarri benetan askeak ezarri gura baditu. Duela gutxi, ideia horiekin jolasean, hau etorri zen: https://aselluzarraga.com/ezin-baduzu-garaitu-mozorroa-biluztu-iii-sexuarekin-egin-dugu-topo/ (bost artikuluko seriea da, bere testuinguru osoan ulertu gura bada, baina tira, berezko balioa dauka bere aldetik ere). Zaindu eta bizitzaz gozatu!
ErantzunEzabatu