BIZI IKUSKERAK
Egungo gizarte
positibista eta sasizientifikoak dogmatizatuak ez bagina, oharkabean kontuan
hartuko genituzkeen aldagai ia arrotzak.
![]() |
gaua / Maddalena |
Ondorioak
Beste mundu ikuskera bat -etatik/-i buruz/-etarantz heltzen jakuz Hildegardaren jakintzak. Hain arrunt egiten jakun indibidualismo materialistatik horren urrun… Osasuna gizakiaren maila ezberdinetako orekan (espirituala barne, egun onartua den fisiko-mentalaz gain) ez ezik, naturarekin ere orekan ezartzen dau, hots, osotasun zabal misteriotsu horren erabateko harmonian.
Gertukora ekarrita, ogiaren aferara, adibidez; kontua ez litzateke soilik zein motatakoa jaten dugun, zein elikagai molekula barneratzen ditugun gorputzera; baizik eta prozesu osoa, berau blaitzen daben energia sotilak barne. Esate baterako: Zein helbururekin dago egina (diru gosea, beste harremantze mota batengan sinistea, molde zaharren berreskuratze asmoa…)? Zein jarrerarekin (betebeharra, borondatea, maitasuna…)? Ze barne bake, bizipoz mailarekin? Eta abar.
Egungo gizarte positibista eta sasizientifikoak dogmatizatuak ez bagina, oharkabean kontuan hartuko genituzkeen aldagai ia arrotzak.
Hildegarda
Hildegarda de Bingen (1098-1179) abadesa santu beneditarra, konpositorea, idazlea, filosofoa, zientzialaria, naturalista eta sendagilea izan zen. Ondoko paragrafoek bere medikuntza ildoaren ideia bat ematen digute.
Osasuna, hiru arloen arteko oreka mantentzean datza: gaitasun fisikoen zaintza (dieta egokia…), animikoena (poza, norbere buruarekin bakean egotea…), eta espiritualena (ongia egitea…).
Osasuna: gizakia eta kosmosaren arteko elkarrizketa
Gizakia (mikrokosmosa) eta unibertsoaren (makrokosmosa) artean elkarrekikotasun sakon bat dago, aldebiko elkarreragin harreman batetan jartzen dituena.
Harreman egokiak osasuna dakar, desegokiak, gaixotasuna.
Gizakiaren ikuspegi multidimentsional eta holistikotik abiatuta (inondik inora mekaniko edo biologikoa soilik), gorputz, buru eta arimaren arteko elkarreragin sare bat dago indarrean.
Beraz, osasuna, hiru arlo horien arteko oreka mantentzean datza: gaitasun fisikoen zaintza (dieta egokia…), animikoena (poza, norbere buruarekin bakean egotea…), eta espiritualena (ongia egitea…).
Egungo zientzia adimen eta gorputzaren arteko eragina aurkitzen saiatzeaz haratago, gertakari psikologikoei kausa material bat egozten tematzen da (gene bat, intoxikazio kimiko bat…), lehentasuna emanez, honela, aldagai fisikoei, psiko/animikoen gainetik.
Honi adimen eta arimaren arteko nahastura batzen zaio, nahasmen modernoa handituz.
Erdi Aroko logikan menpekotasun kausal hau justu kontrakoa da: ariman ematen den desorekak sortzen du, erraztasun handiagoz, ondorio fisiko bat, behin behinekoa (abisu edo seinale moduan), edo behin betikoa (patologia bihurtuz, desoreka denboran oso mantendua denean).
Baina jakina, hartuemana kontrako noranzkoan ere eman daiteke, eta horregatik dira hain ohikoak ariman eragin baikorra izatearen alderako elikadura aholkuak.
Harmonian, aldebiko orekan, gizakia, modu batetan, kosmosaren ‘tresna’ da, bertan egiten du durundi, musika tresna batek egiten duen bezala.
Osasuna eta oreka
Mikrokosmos eta makrokosmosaren arteko harremana, idealki, harmonian dago, aldebiko orekan. Egoera perfektu horretan gizakia, modu batetan, kosmosaren ‘tresna’ da, bertan egiten du durundi, musika tresna batek egiten duen bezala.
Gaixotasuna, beraz, gizakia bere osotasunean (bere dimentsio gorputzezko, adimenezko eta arimazkoetan) unibertsoarekin orekan mantentzen duen egoera harmoniatsuaren galtze bat bezala ulertzen da.
Era berean, osasuna, ezin da ulertu norbanakoaren oreka fisiko eta kimiko moduan, unitate isolatu bezala; baizik eta gorputz, adimen eta arimaren eta gizakiak bizi duen inguruaren arteko oreka konplexu gisa.
Erdi Aroko kosmobisioak gizakia eta naturaren arteko elkarbehar harremana agertzen du: natura nolabait gizakiarentzako tresna bat da, oreka hori mantentzeko edo berreskuratzeko lekua; eta, era berean, gizakiak natura zaintzeko eta berrorekatzeko misioa du.
Gaixotasuna giza ekintza desegoki eta bidegabekoen ondorioa da; gizakia bera soilik kaltetu beharrean, natura osoa desorekatzen duena.
Gaixotasuna eta bekatua
Gaixotasuna, beraz, giza ekintza desegoki eta bidegabekoen ondorioa da. Gainera, kaltetu bakarra ez da gizakia izango, bere beharra arduraz betetzen ez badu (Hildegardaren hitzetan, Jainkoak egokitutako misioa betetzen ez badu), natura osoa desorekatzen baita.
Hortaz, gaixotasuna ezin da axolagabekeriaz onartu, gizakiak eta gizarteak bere aurka erantzun behar du, aurre egin behar dio, eta horretarako bidea gizakia maila espiritualean sendatzea da.
Gaixotasunaren ikuspegi espiritual honen ondorio da, era berean, honakoa: zenbat eta gertuago egon gizakiaren egoera idealetik, orduan eta ahulagoa izango da gaixotasunerako joera.
Medikuntza ez da giza jakintza bat, baizik eta naturaren baitan diren jakintzen multzoa. Sendagilea oreka berragertzea ahalbidetzen duen bitartekari bat da.
Sendabidea, sendagaia
Honen guztiaren arabera, medikuntza ez da giza jakintza bat, orain ulertzen den zentzuan, baizik eta naturaren baitan diren jakintzen multzoa, gizakiak aurkitzen jakin behar dituenak. Modu honetan, sendagilea oreka berragertzea ahalbidetzen duen bitartekari baten moduan ulertzen da. Ideia hauek Hildegardaren medikuntzaren eta tradizio txamanikoko herrien artekoen ezaugarri amankomunak agertzen dituzte.
Osasunean mantentzeko oinarrizko lau printzipio proposatzen ditu: atsedena, ariketa, dieta orekatua (baraualdiekin) eta jokabide egokia.
Hildegardaren jardun sendatzailea
Agertu osasunaren teoria holistikoarekin koherentzian, medikuntza bizi orekaren arte bat da, gizakia bere ingurunearekin berradiskidetzen dakien zientzia. Jakintzagai sakratu bat.
Osasunean mantentzeko oinarrizko lau printzipio proposatzen ditu: atsedena, ariketa, dieta orekatua (baraualdiekin) eta jokabide egokia.
Pentsamolde tradizionalean lengoaiak duen garrantzi sinbolikoa kontuan hartu behar da, gizakia gainerako animaliengandik ezberdintzen duena izaki, giza lengoaiak bere baitan gordetzen baitu botere sortzaile eta jainkotiar horren dirdira bat; horregatik du hitzak gauzak bere lekuan jartzeko eta mundu materiala aldatzeko boterea.
Medikuntza, magia eta sorginkeria
Hildegardaren jardunbideetako asko (harribitxien erabilera, laguntza eskaerak eta konjuruak, errituak, etab.), modernitatearen pentsamoldetik (bere erredukzionismo ontologiko eta epistemologikoak zikiratua) magiko edo sorgin kontutzat har litezke eta zuzenean sineskeriatzat jo.
Ordea, garaiko ‘medikuntza espiritualean’ eta txamanismoan, bai errituak berak, giza kontzientziarekin duen harreman estutik; eta gauzatzeko garaian mugiarazten dituen indarrek baita ere; ematen diote sendagai izaera erabilitako edozein botikari.
Hitz konjuruen garrantzia ulertzeko, pentsamolde tradizionalean lengoaiak duen garrantzi sinbolikoa kontuan hartu behar da. Honen arabera, lengoaia da gizakia gainerako animaliengandik ezberdintzen duena, are zehazkiago, naturaren gaineko boterea eskuratzea ahalbidetu ziona, eta Jainkoarengandik jaso zuen indar hau gizakiak. Hortaz, giza lengoaiak bere baitan gordetzen du botere sortzaile eta jainkotiar horren dirdira bat, eta horregatik du hitzak gauzak bere lekuan jartzeko eta mundu materiala aldatzeko boterea, senda jardunbideetan erabil daitekeena.
Azpimarratzekoa da Hildegardaren ikuspegi holistikoa eta egungo ikuspegiaren arteko honako ezberdintasuna: harentzat, garrantzitsua ez da soilik nola sendatu, baizik eta zertarako (horregatik ukatzen du irmoki ‘botere naturalak’ xede berekoiekin erabiltzea, gizabanako jakin batentzat, agerian behintzat, onura bat ekar badezake ere, gizakia eta naturaren arteko desoreka eta distantzia handituko bailuke, gaitz orokor bat sortuz). Beste pentsamolde paradigma baten aurrean gaude, ikuspegi orokor batetatik balio gorena osotasunaren orekari ematen diona, medikuntza eta tekno-zientzia modernoaren ikuspegitik urrun.
Erdi Aroko testuinguru kulturalean, musika jatorrizko bere zentzuarekin erabateko kontsonantzian dago: oraingo unea ospatzea eta sakralizatzea.
Kontsumo gizarteak musika profanatu du, gainestimulazioa handitzen duen zarata bat gehiago bihurtzeraino, musikaren sortze eta entzute prozesuak mekanizatuz: arima lapurtu dio (gainerako guztiari bezala); denbora gero eta zatitu eta etenago bat sortuz, gertakarien pilaketa eta bizipenen bilketa bizitako unearen kalitateari eta bakantasunari gailentzen zaiolarik (denbora kualitatiboaren ikuskera galtzen da, greziarren "kairós"-a).
Medikuntza eta musika
Hildegardak arte hau erdigunean kokatzen du, harribitxien erabilerarekin batera, bere jardun sendatzailean. Hau ulertzeko, kontuan hartu behar da Erdi Aroko testuinguru kulturalean musikak zuen erabateko garrantzi soziala, arte honen jatorrizko zentzuarekin erabateko kontsonantzian: oraingo unea ospatzea eta sakralizatzea.
Kontrara, kontsumo gizarteak musika profanatu du, nahasmena eta gainestimulazioa handitzen duen zarata bat gehiago bihurtzeraino; musikaren sortze eta entzute prozesuak mekanizatuz (arima lapurtu dio, gainerako guztiari bezala), bata bestearen atzetik ekoitzitako merkantzietara era arriskutsuan gerturatuz, gero eta sinple eta makinaturizatuagoak diren musika gehiago produzituz.
Honek guztiak ondorio psikologiko sakonak ditu, pertzepzio mailan, eta baita giza bizitzaren zentzuaren eraikitzean bertan ere. Mundua ikusteko modu honek denbora gero eta zatitu eta etenago bat suposatzen du, gertakarien pilaketa eta bizipenen bilketa bizitako unearen kalitateari eta bakantasunari gailentzen zaion honetan. Denbora kualitatiboaren ikuskera galtzen da, greziarren kairós-a.
Hortaz, egungo gizarteak, non musika ia leku guztietan eta etengabe entzuten den, bere indar eraldatzailea lapurtzen dio musikari, arimaren tresna den heinean; bere duintasun eta bakantasunarekin batera, sakratu kontsideratua hainbeste herrik, giza izatearen ezaugarri izaki.
Musikaren eragina gizakiarengan ez da fisikoa, baizik eta animikoa. Arte honek izaera anbibalentea du; sendatzeko balio dezake, baina kaltea eragiteko baita ere. Sendagarria izateko, goi printzipio batzuek xedatutako arau zorrotzak bete behar ditu, eta, ahots hutsezkoa bada, hobe. Antzinako musika sakratuak, arauok betetzen ditu.
Musika senda-artetzat
Musika, giza arte ez materialena izanik (ez baitu aztarnarik uzten mundu fisikoan bere igaroan), guztietan goren eta sotilena da, ‘goi munduari’ gertukoena, giza arimari lotuena. Horregatik, musikaren eragina gizakiarengan ez da fisikoa, baizik eta animikoa, arimako gaitzak sendatzeko egokiena.
Ordea, sinplokeria litzateke beti eta edozein baldintzatan sendagarria dela pentsatzea. Bere sustraiak ‘erdibideko munduan’ (‘goi’ –zerua- eta ‘behe’ –lurra- munduen artekoa) hondoratzen dituen guztiak bezala, izaera anbibalentea du; sendatzeko balio dezake, baina kaltea eragiteko baita ere.
Gauzak horrela, galdera agerikoa da: nolakoa izan behar da musika ongia egiteko? Goi printzipio batzuek xedatutako arau zorrotzak bete behar ditu, naturaren –planetak, urtaroak, animali eta landareak- behaketa astiro eta metodikotik atereak. Eta, ahots hutsezkoa bada (giza ahotsa baita musika tresnetan nabarmenena), hobe. Antzinako musika sakratuak, arauok betetzen ditu, gizakiaren barne errealitatea ordenatu eta harmonizatuz.
Eta honaino, Hildegardaren lanaren inguruko laburpen baten sintesi eta itzultze lana. Badugu zer berreskuratu.
BURUJABEN HARPIDETZA EGITEKO: https://chat.whatsapp.com/CeoV3tnWXQF0Mn2QLhryGJ
Gaixotasun indibiduala gizaki bakoitzaren erantzukizuna dela egia izanik, gizadiaren gaixotasun kolektiboa ez da gizakien erantzukizuna, ordena kosmikoarena baizik; izan ere, ordena kosmikoak berak oparitu zizkigun gaixotasuna, mina, heriotza... tresna gisa, autokontzientziaren bidean.
ErantzunEzabatu…
Siendo verdad que la enfermedad individual es responsabilidad de cada ser humano, la enfermedad colectiva de la humanidad no es responsabilidad de los seres humanos, sino que es responsabilidad del propio orden cósmico; que es el que decidió regalarnos la enfermedad, el dolor, la muerte... como herramientas del camino de la autoconciencia.
[Antonio Pérez Sicilia]
Modernitatearen akats handi bat alderdi espirituala, gogo-aldartea eta emozioak kontuan ez hartzea izanik; osasunean, beste akats handi bat da arlo fisikoa eta biologikoa kontuan ez hartzea. Modernitateak bi aldeetatik ekarri du gaixotasuna, kantitate industrialetan.
ErantzunEzabatu…
Si es un gran error de la modernidad no tener en cuenta lo espiritual, estado de ánimo y emociones; en la salud, es otro gran error no tener en cuenta lo físico y biológico. La modernidad ha traído enfermedad por los dos lados, en cantidades industriales.
Jatorrizko kanpaien eta katedraletako aire-organoen helburua, bibrazioaren bidez, sortutako ultrasoinuei esker pertsonen gaixotasunak sendatzea zen.
ErantzunEzabatuAsko suntsituak izan ziren Bigarren Mundu Gerraren ondoren.
…
El objetivo de las campanas originarias y de los órganos de aire de las catedrales era, a través de la vibración, la cura de enfermedades de las personas por medio de los ultrasonidos creados.
Muchas fueron destruidas después de la Segunda Guerra Mundial.
[Simón]
SÍNTESIS DE LA SÍNTESIS DEL RESUMEN ORIGINAL... EN CASTELLANO:
ErantzunEzabatuTÍTULO: Hildegarda, vibrando en sonidos del pasado -Haizea Urtasun-
TEMA: COSMOVISIONES
SUBENCABEZADO: Variables casi extrañas que, de no estar dogmatizados por la sociedad positivista y pseudocientífica actual, tendríamos en cuenta inconscientemente.
CITAS DESTACADAS:
La salud consiste en mantener un equilibrio entre tres ámbitos: el cuidado de las capacidades físicas (dieta adecuada...), el anímico (alegría, paz personal...) y el espiritual (hacer el bien...).
En armonía, en equilibrio bilateral, el ser humano es, de una manera, un "instrumento" del cosmos, resuena en él, como lo hace un instrumento musical.
La enfermedad es consecuencia de acciones humanas inadecuadas e injustas; que en vez de perjudicar sólo al hombre mismo, desequilibra a toda la naturaleza.
La medicina no es un saber humano, sino un conjunto de saberes que existen en la naturaleza. El médico es un mediador que permite que el equilibrio reaparezca. [ES ESTA FRASE LA QUE HA PROVOCADO MI MOTIVACIÓN A COMPARTÍROSLO, JESÚS Y JOSÉ LUIS. AGRADECIMIENTO INFINITO A LOS PROFESIONALES DE LA SALUD COMPROMETIDOS].
Propone cuatro principios básicos para mantenerse en salud: descanso, ejercicio, dieta equilibrada (con ayunos) y conducta adecuada.
Hay que tener en cuenta la importancia simbólica del lenguaje en el pensamiento tradicional, que es lo que diferencia al hombre del resto de animales, porque el lenguaje humano encierra en sí mismo un resplandor de ese poder creador y divino; por eso la palabra tiene el poder de poner las cosas en su sitio y cambiar el mundo material.
En el contexto cultural medieval, la música está en plena consonancia con su sentido original: celebrar y sacralizar el momento presente.
La sociedad de consumo ha profanado la música hasta convertirla en un ruido más que aumenta la sobreestimulación, mecanizando los procesos de creación y escucha de la música: le ha robado el alma (como a todo lo demás); creando un tiempo cada vez más fragmentado y discontinuo, en el que la acumulación de hechos y la recopilación de vivencias se impone a la calidad y unicidad del momento vivido (se pierde la concepción del tiempo cualitativo, el cairós de los griegos).
La influencia de la música en el ser humano no es física, sino anímica. Este arte tiene un carácter ambivalente; puede servir para curar, pero también para causar daño. Para ser curativo debe cumplir unas normas estrictas prescritas por algunos principios superiores y, si es de voz pura, mejor. La música sagrada antigua cumple estas reglas.
Tenemos mucho que recuperar.
《HILDEGARDA, VIBRANDO EN SONIDOS DEL PASADO》
ErantzunEzabatuEs un artículo escrito en euskera por la periodista [Antonio, con lo de periodista... has patinado un poco, eh, si quieres, "herri kazetari", o sea... periodista por vocación, digamos] HAIZEA URTASUN.
Dentro de COSMOVISIONES, sub subencabezado en "Variables casi extrañas que, de no estar dogmatizados por la sociedad positivista y pseudocientífica actual, tendríamos en cuenta inconscientemente."
CITAS DESTACADAS:
LA SALUD consiste en mantener un EQUILIBRIO ENTRE TRES ÁMBITOS:
1°.- EL CUIDADO DE LAS CAPACIDADES FÍSICAS (dieta adecuada...).
2°.- EL ANÍMICO (alegría, paz personal...).
3°.- EL ESPIRITUAL (hacer el bien...).
En armonía, en equilibrio bilateral, EL SER HUMANO ES, de una manera, UN "INSTRUMENTO" DEL COSMOS, resuena en él, como lo hace un instrumento musical.
La ENFERMEDAD* es consecuencia de acciones humanas inadecuadas e injustas; que en vez de perjudicar sólo al hombre mismo, desequilibra a toda la Naturaleza.
LA MEDICINA NO ES UN SABER HUMANO, SINO UN CONJUNTO DE SABERES QUE EXISTEN EN LA NATURALEZA.
El MÉDICO/NATURÓPATA** es un mediador que permite que el equilibrio reaparezca.
[Es esta frase la que ha provocado la motivación a Haiza: "a compartíroslo, Jesús y José Luis, AGRADECIMIENTO INFINITO A LOS PROFESIONALES DE LA SALUD COMPROMETIDOS"].
Propone CUATRO PRINCIPIOS BÁSICOS para mantenerse en SALUD:
.- DESCANSO
.- EJERCICIO
.- DIETA EQUILIBRADA (con ayunos)
.- CONDUCTA ADECUADA
En Lagunilla de Jubera (La Rioja) a 22 MATES de Abril de 2025 - 3er Día de RESURRECCIÓN - 2° Día de la NOVENA a Nuestra Señora de VILLAVIEJA
[Antonio Pérez Sicilia]
[Continuación... ejem, Antonio, gracias por disminuir un poquito mi complejo de chaposa, tus añadidos son tan extensos que no entran en una única respuesta]
ErantzunEzabatuHay que tener en cuenta la importancia simbólica del lenguaje en el pensamiento tradicional, que es lo que diferencia al hombre del resto de animales, porque EL LENGUAJE HUMANO ENCIERRA EN SÍ MISMO UN RESPLANDOR DE ESE PODER CREADOR Y DIVINO; por eso LA PALABRA TIENE EL PODER DE PONER LAS COSAS EN SU SITIO Y CAMBIAR EL MUNDO MATERIAL.
En el contexto cultural medieval, LA MÚSICA está en plena consonancia con su SENTIDO ORIGINAL:
CELEBRAR Y SOCIALIZAR
el momento presente.
La sociedad de CONSUMO ha PROFANADO la música hasta convertirla en un RUIDO más que aumenta la SOBRE ESTIMULACIÓN, MECANIZADO los procesos de CREACIÓN Y ESCUCHA de la música:
LE HA ROBADO EL ALMA
(como a todo lo demás); creando un tiempo cada vez más fragmentado y discontinuo, en el que la acumulación de hechos y la recopilación de vivencias se impone a la CALIDAD Y UNICIDAD DEL MOMENTO VIVIDO (se pierde la concepción del tiempo cualitativo, el cairós de los griegos).
LA INFLUENCIA DE LA MÚSICA EN EL SER HUMANO NO ES FÍSICA, SI NO ANÍMICA.
ESTE ARTE tiene un carácter ambivalente; PUEDE SERVIR PARA CURAR, pero también PARA CAUSAR DAÑO.
Para ser curativo debe cumplir unas normas estrictas prescritas por algunos principios superiores y, si es de voz pura, mejor. La MÚSICA SAGRADA antigua cumple estas reglas.
Tenemos mucho que recuperar.
https://burujabe.blogspot.com/2025/04/hildegarda-iraganeko-doinuetan-durundan.html
*"La ENFERMEDAD es consecuencia de acciones humanas..."
Este concepto habría que afinarlo, porque hay que diferenciar entre lo SUBJETIVO y lo OBJETIVO, entre la ENFERMEDAD INDIVIDUAL y "LA ENFERMEDAD DEL PECADO EN LO CORPORAL DE LA HUMANIDAD".
Como podemos percibir al leer, y observar atentamente, en el GÉNESIS 3, el ser humano al comer del "ÁRBOL DEL CONOCIMIENTO DE LA CIENCIA DEL BIEN Y EL MAL" se le abrieron los ojos para iniciar el PROCESO SENSORIAL del Universo, el PROCESO MATERIAL del propio Dios o dioses, el PROCESO DE LA CARNE del Hombre.
El MUNDO DIVINO tras este acto de MORDER LA MANZANA, para que no se nos subiera en exceso la soberbia, la arrogancia y la CODICIA, nos ofrecieron tres regalos, nos donaron sacrificándose a sí mismos TRES HERRAMIENTAS para el cultivo de la AUTOCONCIENCIA, su objetivo era-es-será equilibrar la balanza hacia esa búsqueda de CONOCIMIENTO de la única forma saludable de CIENCIA:
¡¡¡HOMEOPATÍA!!!
Para ésto son los TRES DONES:
1°.- EL TRABAJO
"Ganarás el pan con el sudor de tu frente", pero lo hemos pervertido en "ganar el pan con el sudor del de enfrente".
2°.- EL DOLOR
La herramienta natural para que nuestra propia naturaleza, nuestro organismo corporal encienda la "luz roja" o "stop psíquico/físico" y nos ilumine en nuestros errores para poderlos resolver... pero la TUMBA DE LA CONSCIENCIA HUMANA es aplastada mortíferamente y víricamente con todo tipo de anestesias psíquicas y físicas.
3°.- LA MUERTE
¡¡¡LA HERMANA MUERTE ES EL GRAN REGALO DIVINO!!!
[Última continuación]
ErantzunEzabatuEl Mundo Espiritual ha compartido, de sí mismo, con la humanidad, su apreciada SUSTANCIA.
El Mundo Divino está moribundo por ésto, y está absolutamente necesitado del alimento que el ser humano le ofrezca en libertad.
LA ENFERMEDAD es algo, a caballo entre el dolor y la muerte, con lo que podríamos decir que son cuatro los regalos.
Tras esta larga introducción, es el momento de diferenciar entre lo OBJETIVO y SUBJETIVO desde un punto de vista ESPIRITUAL y desde un punto de vista del proceso del CARMA.
Lo SUBJETIVO es todo aquello que queda en el ÁMBITO INDIVIDUAL de cada ser humano, de cada varón o mujer, de cada hombre individual.
El OBJETIVO es lo que incumbe a la HUMANIDAD en su conjunto, porque es una consecuencia derivada de la decisión del Mundo Divino de crear a su hijo ADAM KADOM, y como responsables de esta creación, envían al HIJO DE DIOS a hacerse HIJO DEL HOMBRE...
"DIOS SE HACE UNO CON SU CREACIÓN"
A través de la MUERTE y RESURRECCIÓN del HombreDios, aquí en la tierra, cargó la CRUZ DE LA HUMANIDAD con este CARMA OBJETIVO, es decir, con todas aquellas consecuencias grabadas en tierra e influyen a la humanidad en su conjunto, algo que se inició con MORDISCO DE LA MANZANA y provoco "LA ENFERMEDAD DEL PECADO EN LO CORPORAL DE LA HUMANIDAD" o PECADO ORIGINAL.
Esta sanación comenzó con el MÉDICO SOLAR o CRISTO SALVADOR a través del MISTERIO DEL GOLGOTA.
¿Quieres aportar tu DOSIS HOMEOPÁTICA al CRISTO NATURÓPATA?
El ARTISTA DE LA SALUD, JesúsCristo, necesita Naturópatas/Médicos de sus propias almas, vidas y cuerpos.
** "MÉDICO/NATURÓPATA"
Haiza solamente puso la palabra MÉDICO, la palabra NATURÓPATA es un añadido propio.
Sofía B. Z. Libertad
Politóloga Espiritual & Teóloga Libertaria
En Lagunilla de Jubera (La Rioja) a 22 MATES de Abril de 2025 - 3er Día de RESURRECCIÓN - 2° Día de la NOVENA a Nuestra Señora de VILLAVIEJA