Ideia oso praktiko eta oso merkeak -Haizea Urtasun-

EDERTASUN BURUJABEA

(ETA OSASUN BURUJABEA, barnebiltzen baitu batak bestea).

Azalerako oso ona da... SAGAR OZPINA (ph antzekoa duelako-edo): egunerokoan, aurpegian, gorputz osoan, bota eta azala leun geratzen da. Eguzki erreduren aurka oso eraginkorra, zauriak eta babak sendatzeko baita ere... liburu bat bada, 'Libre du vinagre' o holako zeozer. ERRAUTSA: ilean apur bat igurtzita, hain desiratua den bolumena ematen dio. Biak ezin merkeago. Biak ezin osasuntsuago. Makrokosmetika, sutara. Makrokosmetika ekojatorra, ahalbait eta guttien, mesedez. 

Edertasun mota ugari dago (agerikoa, barnekoa...), danak alkarloturik: ondo sentitzen garenean, ederrak gara; txarto sentitzen garenean, igertzen da (dibortzio aurreko urteetan "munduko emakumerik itsusiena" sentitzen nintzen... oso desmejorauta eon arren, ez dut uste izango nintzenik); barne edertasunak estereotipo fisikoekiko doitze ezak konpentsatzen dizkigu... eta abar.





BURUJABEN HARPIDETZA EGITEKO

https://chat.whatsapp.com/CeoV3tnWXQF0Mn2QLhryGJ


Iruzkinak