KRITIKA KONSTRUKTIBOA
Ondorioak: 1) Morbilloak (Pikuko KKk) konstantzia ideologikoak baino gehiago tiratzen du. 2) AHT gelditu!-ko borroka kide estimatuak: ez da Burujabe aldizkakariari hauspoa ematearren, gai honi buruz argitaratzen den guztia ahalik eta gehien eta gehienetan zabaltzea estrategikoa dela uste dut.
![]() |
Esto... ba eskerrik asko, ze esangoet! |
|
AHTari buruz, bestea ez jat interesetan:
Hilaren 16an, lagun askok zabaldu ei zuen olerkia (ordurarte +- 30 irakurle zituen Burujabek). Nik, 2 olio botila saldu nintuen, artikulua partekatu eta berehala. Atzo, aldiz, erpurunagitisakin esnatu omen ginen... (jjj), baina, segundu gutxira, 3 olio botila eskatu zizkidaten...
Ondorioak:
1) Logika guztiaren kontra, egia da salmenta kopurua ez doala artikuluen zabalpen mailarekin kontsonantzian.
2) Hala ere, nik uste, porsiakaso besterik ez bada ere, oinarrizko logikak agintzen digula artikuluei ahalik eta zabalpen handiena ematea.
3) Nik lagun berberei bidali nizkien bi artikuluak, eta, hala ere, jende berria izan zen noski, atzo botilak enkargatu zizkidana (inork ez zuen hamar egun lehenago erositako 5 olio litrorik gastatu derrepente, esan nahi dut).
4) Ez dakit zergatik. Igual atzoko enkarguak egin zituztenak oporretan zeuzan hamar egun lehenago, edo une txar batean heldu zitzaizkien waxapak... Auskalo!
5) Kontua da, gai bera bigarrenez bidaltzeak bai balio duela, olioak enkajatzen jarraitzeko.
6) Laburbilduz: behin biño gehiagotan esan ber dire gauzak (hortako bolondres aurkezten naz, jjj) eta beti kolaboratu behar da zabalpena ematen (Haizea astuna dela pentsatu arren, ondo da, kontziente naz, ñññ...)
Astelehen goizerako hausnarketak, nik zer dakit. Egun polit!
BURUJABEN HARPIDETZA EGITEKO
https://chat.whatsapp.com/CeoV3tnWXQF0Mn2QLhryGJ
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Utzi iruzkina hemen (izen eta abizenez bada, sinesgarritasun handiagoa izango du; baina, talde baten izenean edota anonimotasunaren babespean nahiago baduzu(e), aurrera!)