Benetan inspiratzaileak diren pertsonengan pentsatzen dudanean, ez zaizkit burura etortzen Sadhguru, Jay Shetty edo Tony Robbins bezalako guru mediatiko handiak. Aitzitik, gehiago inspiratzen naute beren ekintzekin lideratzen dutenak. Julia Butterfly Hill eta Chipko mugimenduko emakumeak presente ditut: egitura handien babesik gabe, mundua pixka bat hobera aldatzea lortu zuten.
Julia Butterfly Hill, adibidez, aktibista estatubatuar bat da, 1997 eta 1999 artean 738 egunez Kaliforniako mila urte baino gehiagoko sekuoia batean bizi izan zen. Bere helburua sekuoia eta inguruko basoak ez moztea lortzea zen. Bere erresistentzia baketsua, sekuoia eta bere ingurua babesteko akordio batean bukatu zuen.
70eko hamarkadako Indian, Chipko mugimenduko emakumeek protesta modu oso indartsu bati ekin zioten. Agintariek Himalaiako eskualde menditsuetan zuhaitzak modu indiskriminatuan mozteari utz zezaten, Chipko-ko emakumeen artean zuhaitzen enborra besarkatuaz inguratzen zituzten, haien mozketa eragozteko.
Beraien ausardiak baso asko salbatzeaz gain, mugimendu ekologista eta ekofeministak ere inspiratu zituen mundu osoan.
Horregatik inoiz erronka handiei aurre egiteko indarrik gabe edo adorerik gabe sentitzen bazara, gogoratu Eduardo Galeanok ezagun egindako esaldi hau:
"Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake."
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Utzi iruzkina hemen (izen eta abizenez bada, sinesgarritasun handiagoa izango du; baina, talde baten izenean edota anonimotasunaren babespean nahiago baduzu(e), aurrera!)