AHT GELDITU!
Askoz gehio ezin dut egin hemendik, ta emaitzak ikusita (0 interes erromes, nola esan? giri ta iberiar ez euskaldunez petauta dola hau...), ba esperot Nafarroa Garai alde horretatik albiste esperantzagarriagoak jasotzea.
![]() |
Egia da, baita ere, hemen ere, ia ez, beti, 'beti euria ari du[ela] goitik, goitik behera', ta motxila pontxopean aterpetuta eroatera behartua nagoela denbora gehienean zehar... |
Krkrkr. Ez dut nahitan in. Berri-ken hitz horiek etorri jataz. Nire lagun min historikoak aholkatu zidan metodoa erabili (ze tabernetan itxura euskalduneko gaztetxoei galdetzearena, dibertigarria bai, baina eraginkorra, ez da), hots, GoogleGeldoan dakidan letraren zatitxoa tekleatzea eta enter sakatzea, eta hau atera jat. Justuuu aurreko "artikulu" hartan erabilitako abesti bera da. Ze ingoiot? Nire errua, ez da. Ta abestia ona da, oso. Asike hor diju:
Soberan, Ikasten (1999), Berri Txarrak
Noiz edo noiz etortzen da
bere mapa ideala izorratzen
duen eremu beltzera
zera, zuri gorri eta berde honera
errealitatearen korrontearen aurka
gure izokina, burua arina, irina
esbastiken errotan egina
zulo ustela gara bere haginan...
eta pozten naiz
joan zaitez, joan zaitez, zure herrira
Cara al sol, con la camisa nueva (aunque llueva)
Cara al sol bizi nahi luke berak
baina bai zera, hemen ia beti euria ari du
goitik, goitik behera
Temati zikina, mertzenario fina,
alper-alperrik egiten du bere ahalegina
bozgorailuaz ezintasuna anplifikatu nahian
joan zaitez, joan zaitez, zure herrira
Alperrik egiten du bere lana
bozgorailuaz ezintasuna anplifikatu nahian
Eskubidea izan arren
norberak badaki noiz,
non dagoen soberan
soberan, oso soberan
joan zaitez, joan zaitez, zure herrira
joan zaitez, joan zaitez, zure herrira
A, izenburuko itaunari arrapostu ezezkoaren aurrean:
BURUJABEN HARPIDETZA EGITEKO
https://chat.whatsapp.com/CeoV3tnWXQF0Mn2QLhryGJ
Oraindik garaiz gabiltza olio gehio erosteko.
ErantzunEzabatu