Kapitalismoa kulturan -Aitor Martin-


KAPITALISMOA KULTURAN

Musika talde askorekin oso kritikoa naiz, zeren askotan, sinesten ez dituzten ideiak saltzen dizkigutelako.


Oraingoan, talde batzuek harrituta utzi naute, eta oraindik koherentzia pixka bat duten taldeak geratzen direla demostratu didate. Haien erabakia ez da soilik haien letrekin koherentea izan; entzuten dituztenentzako dei etiko bat ere izan da.


Jamás, Peligro Esperanza 2021an, Los de Marras.

Jaialdiak ez dira gureak

Donostiako Musika Hamabostaldia, estatuko lehen jaialdia dela esan daiteke. Musika Hamabostaldia 1939an sortu zen, bertako ostalarien eta merkatarien ekimenez, Gerra Zibilaren osteko jarduera turistikoa suspertzeko. Orduz geroztik jaialdiak asko aldatu dira, jatorrian, jarduera kultural bat izan zena; gaur egun, errentagarritasunak eduki artistikoak baino pisu handiagoa duen negozio baten bihurtu da

Benicassimgo Nazioarteko Jaialdia (FIB), Primavera Sound (Bartzelona) eta Mad Cool (Madril) bezalako jaialdiak urtean 200.000 bisitari inguru erakartzen dituzte, eta guztira 287 milioi euro mugitzen dituzte. Horregatik ez da harritzekoa putre-funts handiek pastel honen zati bat nahi izatea.

KKR bezalako funts putreek estatuko eta Europako jaialdi garrantzitsuenak bereganatu dituzte. KKRk 80 jaialdi ditu Europan eta Australian, Superstruct Entertainment izeneko filiarraren bidez. Jaialdi horiek urtean 7 milioi pertsona inguru mobilizatzen dituzte.

Zer gertatzen da kultura zikindutako diruarekin finantzatzen denean?

Azken asteotan, Estatuko musika-eszena astindu historikoa bat jaso du. KKRk Superstruct Entertainment erosi izanak aurrekaririk gabeko erantzuna eragin du musikari eta banden artean.

Estatuko jaialdi jendetsuenak, hala nola Viña Rock, FIB, Arenal Sound, Sónar, Resurrection Fest... jada ez daude tokiko sustatzaileen esku. Orain KKR-renak dira, iragan (eta presente) zalantzagarri bat duen nazioarteko enpresa-sare baten parte dira: KKR, Palestinako lurralde okupatuetan inbertsioak egiten dituen funts bat da, eta israelgo aparatu militarrarekin lotutara komertzialak ditu.

2025eko maiatzaren 15ean, KKRk Palestinan eta Israelen dituen finantza-interes ilunak azaleratu ondoren, Sons of Aguirre, Sínkope, Porretas, Los de Marras eta Dakidarría bezalako taldeak Viña Rocketik eta Superstructek kudeatutako jaialdi guztietatik erretiratzen zirela iragarri zuten.

Mezua argia izan zen:
"Ez dugu joko Palestinako herriaren okupazioa eta garbiketa etnikoa finantzatzen duten jaialdietan".

Horrelako erabaki bat hartzea ez da erraza, baina epe luzera justifikatuta egongo da. Izan ere, koherentziaz jokatzeak berehalako etekinei uko eginda ere taldearen sinesgarritasuna indartzen du, eta ingurukoengan arrastoa uzten du, ez bakarrik hitzez, baizik eta ekinez ere.

Nor da KKR?

Kohlberg Kravis Roberts (KKR) ez da musika sustatzaile bat. 500.000 milioi dolar baino gehiago kudeatzen dituen inbertsio-funts bat da. 2024an Superstruct Entertainment erosi zuen, Europan 80 jaialdi baino gehiago antolatzen dituen konglomeratu bat da, horien artean estatuko jaialdi ezagunenak.

Arazoa ez da KKR-ren tamaina, baizik eta bere jokaera:

Palestinako lurralde okupatuetan etxebizitzak merkaturatzen dituzten enpresetan inbertitzen du.

Israelgo zibersegurtasun enpresetan inbertsioak ditu, Israelgo armadari oso lotuta dauden empresetan.

Israelgo azpiegitura teknologikoetan, lurpeko datu-zentroak eta abar finantzatzen ditu.

Eta orain zer?

Orain KKRri dagokio fitxa mugitzea, milioi asko baitaude jokoan, baina KKR ez da musika-sustatzaile bat, eta enpresa horri kultura ez zaionez inoiz batere inporta izan, ez dago argi nola jardungo duen; ekonomiaz haratago, nik beste galdera hau uzten dut airean:

Bozgorailuak nork ordaintzen dituen jakinda, begiak ixten jarraitu dezakegu?



BURUJABEN HARPIDETZA EGITEKO

https://chat.whatsapp.com/CeoV3tnWXQF0Mn2QLhryGJ

Iruzkinak

  1. Bitxia egin zait koherentziaz hitz egiteko Los de Marras aukeratzea, hain zuzen ere. Viña Rocken inguruko mobida hau hasi zenean, kasualitatez, lagun bati kontatu nion zelan, 2014an Aupa Lumbreirasen guardia zibilak eragindako probokazio eta errepresioari jendeak neurriko erantzuna eman zionean (atxilotu nahi zituztenei babesa eman, txakur uniformatuei harriak bota eta barrikadaren bat egitea), antolatzaileek euren negozioaren eta poliziaren lan "onaren" aldeko komunikatu lotsagarri hau atera zutenean https://www.aupalumbreiras.com/ Los de Marras izan zen antolatzaileen adierazpenarekin bat egin, punkien autodefentsa gaitzetsi eta guardia zibilaren lan errepresiboa zuritu zuen takde bakarra (nik dakidala, behintzat). Haien adierazpena irakurri eta gero betiko galdu zuten euren sinesgarritasuna. Poliziaren kontra abesten duen talde bat poliziaren alde -haiek bermatzen ei dute gure segurtasuna...- eta jendearen kontra? Hamaika irakurtzeko jaioak gara 😉

    ErantzunEzabatu
  2. Gure artean, bestalde, hor daude Emankor sarearen eta Last Tourren garro luzeak, eta esanguratsua talde "iraultzaile" askok haien aurrean erakusten dituzten isiltasuna eta otzantasuna, badaezpada ere (gogoratzen La Pollaren kontzertuak bertan behera utzi zituztenean covid mozalen kontura?). Eusko label mafiak. Hemen lortu genuen Emankorren atzaparrak Mundakatik ateratzea Mundaka Fest ustel haren kontra antolatu eta gero. Garaipen bakanetako bat. Noizko BBK Live Kobetamenditik kanpo? 🤣

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aupa Asel,

      Eskerrik asko zure ekarpenagatik. Ez nuen Los de Marras "eredu moral" gisa jarri. Baina onartu behar da ez dela lehen aldia talde batek poliziaren, merkatuaren edo errepresioaren aurka abestu eta gero, boterea zuritzen amaitzen duenik. Eta bai, horrek sinesgarritasuna hondatzen du. Ez dut hori ukatuko.

      Punk eta rockaren munduan badira kontraesanak, baina estilo modernoagoetan nabarmenagoa da koherentzia faltaren arrastoa: Amerikako rap taldeetan, reggaetoian, trap-ean... Artista askok luxuzko mansioetan bizi dira, eta aldi berean mafiaz, trafikatzeaz edo auzoko bizimodu gordinaz abesten dute. Musika zure ogibidean bihurtzen denean, askotan kasualitatez irisen zaizu arrakastara, eta baliteke zure ideologia guztiarekin iristea. Baina diruak, botereak eta merkatuaren logikak dena usteltzen dute. Zaletasun bat lanbide bihurtzen denean, presioak izugarriak izan daitezke, eta konturatu orduko, produktu bihurtzen zara. Zure morala eta ideologia diskoetxeko atean uztera behartzen zaituzte sartu aurretik.

      Horregatik, askotan, musika eta diskurtsoan koherentzia mantentzen duten taldeak independenteak dira. Gehienek ez dira musikatik bizi, edo kostata bizi dira.

      Emankor, Last Tour eta antzeko egitura para-instituzionalen inguruko isiltasunari dagokionez, gauza bera. Kultura negozio bihurtzen denean, bere funtzio garrantzitsuena galtzen du.

      Kultura, bizitza bera bezala, lurra bezalakoa izan beharko litzateke: emankorra, askotarikoa eta ugaria. Baina mundua finitoa den bezala, bizitzak ere baditu bere mugak. Hazkundea kontrolik gabea denean, dena hondamendira doa. Makroabeltzaintza, makronekazaritza, makrofestibalak…
      "Makro" aurrizkia kausa duin ororen hilarri da.

      Ezabatu
    2. Bai, guztiz ados. Imajinatu dut Los de Marras jartzea kasualitatea zela, baina abagune egokia iruditu zait duela hamaika urte izan zuten jarrera lotsagarria gogora ekartzeko ;-) Derridaren mikrogauzei lupa jartzen diegun bitartean ze pozik eta lodi bizi diren makrogauzak! Kultura bizi ala kulturatik bizi, biak batera nekez. Kultura burujabearen alde eta poliziaren kontra beti!!

      Ezabatu
  3. Asel, zer da hau???

    Ez akosatu "nere" autore autonomo bakarra, eee!!! Egia esan ez zaituztet irakurri... (beste zerbait in ber det, gero bai, etxekolanak beti eginda...). Ta egia gehio esan, sartu naz ze esan det, ueee, zetik ditu Aitorren artikuluak 3 iruzkin??? (Burujaben, bakigu, media, 1/100 iruzkin artikulu bakoitzeko edo izango da)... Ta esan det: a ber... Ta aurkitu det: Asel!

    KRKRKR. Muxu bana!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Nire akosoa gozoa izatea esperot... O:-)

      Ezabatu
    2. s(EGUR)? Segur egurrik emoiten ibiltzeko asmorik ez duzula? Adosss. Nik be esperot.

      Ezabatu

Argitaratu iruzkina

Utzi iruzkina hemen (izen eta abizenez bada, sinesgarritasun handiagoa izango du; baina, talde baten izenean edota anonimotasunaren babespean nahiago baduzu(e), aurrera!)