Karbono dioxidoaren iruzurra, basoberritzerantz hartu aitzurra! -Félix Rodrigo Mora-

EKOLOGIZ KULPA-ZIBILIZATU

(Hitz jokoa, hemendik

Klima bere berezko izaerara itzularaziko duen baso-berritzea aurrera eramateko gai den bakarra: neurri kolosaleko herri-mobilizazio bat, instituzio orotik at, gutxienez 50 urtez. Planeta, edo herriek, lagunok, salbatuko dugu, edo hil egingo da.

Holtzarte, argi-kolpe iturri, natur-gune zoragarriaz gain... / ihh

AUTOREA


Félix Rodrigo Mora

 Borroka sozio-politiko-ingurumenezko-moral-epistemologiko-hausnarketazko-kulturaletan konprometitua. 

Egiaztagiri akaKKzkorik ez. 

Liburu pilo:

  • Naturaleza, ruralidad y civilización (paperean hemen)
  • La democracia y el triunfo del Estado. Esbozo de una revolución democrática, axiológica y civilizadora
  • Crisis y utopía en el siglo XXI
  • Borracheras NO: pasado, presente y futuro del rechazo a la alcoholización (hau ere ez det irakurri, ejem... jjj)
  • Erótica creadora de vida. Propuestas ante la crisis demográfica (paperean hemen)
  • El conspiracionismo, la extrema derecha y el Estado (paperean hemen) 


ARTIKULUA

Cumbre del Clima en Madrid Una Vía Rápida hacia el Ecocidio ¡Adelante pues con el PROYECTO ARRENDAJO! (Félix Rodrigo Mora, 2019) –ren laburpen oso azkarra [Haizeak egina. Kortxete arteko komentarioak nireak dira, beraz].

Klimaren Gailurrak:

o   Mundu guztiko nagusi gorenak eta ekologista instituzional multifinantziatuak, zirku mediatiko handian eratuak; Lur Planetako Salbatzailetzat eskaintzen zaizkio iritzi publikoari; lege- eta gobernu-neurrien bidez, hau da, neurri polizial, errepresibo eta zigortzaileen bidez, fiskalez gain.

o   Europako gizarteen faxistizazioari beste bior bira bat [Euskara Zuzen ta Jatorra, aurrerantzean, EZJ, *1] emango diote klima-aldaketa konpontzeko aitzakiarekin.

o   Helburua: munduko iritzi publikoa lasaitzea eta manipulatzea, gero eta kezkagarriagoak diren klima-aldaketen ebidentzia ukaezinaren aurrean.

 
Zifra ofizialak: zalantzazkoak.

o   Azken hamar urteetan tenperaturen igoera oso azkarra izan da, egia esan, aditu eta jakintsu ofizialek onartzen dutena baino dexente handiagoa, behaketa pertsonalaren bidez egiaztatzen den lez.

o   Tenperaturen batez besteko igoera erreala, 6-7 gradu ingurukoa, zifra ofizialak baino nabarmen handiagoa da.


Azalpen ofiziala: karbono dioxidoarena.

o   Faltsua edo, gutxienez, oso zalantzazkoa.

o   Egia esan, ez dago froga [EZJ *2] sendorik funtsezko kausa erreala hori dela esateko, egiazki, justu alderantziz baizik.

o   Proposamen ofiziala: karbono dioxidoaren emisioen estatu-kontrola. Besterik ez.

o   Fikziozko irtenbidea da, kasurik onenean gauzak dauden bezala utziko dituena, neurri benetan eraginkorrak hartzea eragotziz. 


Kausen hipotesi ezberdinen inguruko hausnarketa:

o   Karbono dioxidoa:

§  Egia da "berotegi-efektuaren" eragiletzat hartutako gasen ehunekoa handitu egin dela prozesu industrializatzailearekin, merkantzien zirkulazio gero eta handiagoarekin eta, batez ere, auto pribatuen gorakadarekin.

§  Baina atmosferaren osotasunean duen partaidetza oso txikia da oraindik, eta, beraz, ez da oso esanguratsua elementu kausal gisa.

§  Gainera, araztasun terminotan, ez dago frogarik egozten zaizkien ondorioak horrek eragiten dituela esateko.

§  Argudio frogagarria: landareek karbono dioxidoa xurgatzen dute, bertan aberatsa den atmosfera batean hobeto garatzen dira.

§  Are gehiago, pentsa liteke, bero handiagoak (muga jakin baten barruan), karbono dioxido gehiagok, eta HEZETASUN gehiagok, efektu interesgarri eta onuragarri  multzo bat osatuko luketela, betiere basoak bere lekuan badaude.

§  Badirudi ahaztu egiten dela gas hori landareentzako elikagaia dela, xurgatu eta erabili egiten dutela, eta, beraz, atmosfera gas honetan aberatsagoa izatea, printzipioz, berri ona dela florarentzat.
Gaur egun airean duen presentzia dioten bezain erabakigarria izango balitz, landare-erreinu osoko oparotasun leherketa batean agerian jarri beharko litzateke, basoak hedatuz, laboreen errendimenduak handituz, etab., landareek karbono dioxidoa "jaten" baitute [jjj, unibertsitateko irakasle erreskatagarri bakanetako horrek, ingurumen-zientzietakoak, hau irakurriko baligu, komatxoak ipini arren, buruz behera zintzilikatuko gintuzke…].

§  Azaldutakoa ezin behatu ahal izateak, hain zuzen ere kontrakoa baizik; honako ondorioa dakar: termino errealetan ehunekotan neurtuta, CO2aren handitzeak, egiazki existitzen den efektua izaki, inpaktu funtsezko eta iraunkorra duela…

§  Akritikoki, tentelki, ergelkeria ortodoxoak onartzen dituztenei, esperimentu bat egin dezatela erregutzen diet: har ezazue herriko korral bat, antzinako horietakoa, eta  ebaki pikondoa, sagarrondoa, lizarra, liliak, mertxikondoa, madariondoa, aranondoak, alesagarrondoa, mahatsondoa, ezkia, haritza, almendrondoa, astigarrak, sahatsa, makala, masustondoak, erramua, etab. [EZJ *3], eta ikus bedi zer gertatzen den udan, korrala inpernu bero hutsa bihurtzen dela! Auzokide zahar-zahar batek iraganean herria gerriko berde batez inguratua zegoela esan zidan. Zuhaitzez eta baratzez gerrikatua egoteak, udan fresko samarra izatea eragiten zuen. Era berean,  modernizazioarekin batera, joan den mendeko 60ko hamarkadan, hura suntsitu zenean; igerri zuten lehen aldaketa, udaldiko beroa bat-batean eta oso modu desatseginean handitu zela izan zela ere esan zidan... Inork zalantzan jar dezake gauzak horrelaxe direla, herri batean eta mundu osoan?

§  Beste hau egitea hoba: har ezazue eremu ordoki bat eta zuhaiztu kementsu, zuhaitz askorekin. Urte batzuen buruan tenperatura atseginagoak izango dituzue udan, korralean eta etxebizitzan. 5-10 graduko jaitsiera termometroan, beharbada. Baieztapen hau planeta osora zabaldu daiteke.

§  Karbono dioxidoari errua botatzea benetako arrazoia ezkutatzeko modu bat da: planetaren zuhaitz-estalkiaren suntsiketa kolosala, hain handia non klima eta uraren zikloa modu larrian ezegonkortu dituen dagoeneko.

o   Aldaketa/hondamen  natural hutsak:

§  Formulazio batzuek gizakiek eragiten ez dituzten alterazioak adierazten dituzte.

§  Lurrak glaziazioak eta berotze garaiak ezagutu ditu, eta ikerketaren lehen unean egokia litzateke honakoa planteatzea: azken izaera horretako fase batean gaudela egun.

§  Baina tesi horren aurka, tenperaturen gorakadaren azkartasun harrigarri eta kezkagarria dago.

§  Berotzea ez da mendetan neurtzen, gertaera naturala balitz espero zitekeen bezala, baizik eta, asko jota, hamarkadetan.

§  Horrek esan nahi du arrazoi ez naturalak,  gizatiarrak, daudela.


Benetako kausei buruzko hausnarketa:

o   Egia esan, arazoa ez da berotzea, desertifikazioa baizik.

o   Basoek eta zuhaitzek klima modu eraginkorrean erregulatzen dute, betiere hezetasun nahikoa baldin badago.

o   Orain arte eskualde mailako klima-aldaketak ezagutu ditugu, nekazaritzaren hiperhedadurak eta basoen eskala handiko mozketek eragindakoak.

o   Adibidea, Mediterraneoko arroa:

§  Inperio konkistatzaileek (grekoa, tartesoa, erromatarra, kartagotarra, bizantziarra, germaniarra eta musulmanak) deforestatu egin zuten. Izan ere, megalopoliak hornitzeko, non gobernari eta jabego handien eliteak bizi ziren, eta beren gerra-flotak armatzeko, metalezko armak urtzeko eta urrutiko merkataritza estatizatua sustatzeko egur kantitate izugarriak behar zituzten, nekazaritza neurrigabeki bultzatu zuten. Egitean,  klima oso txarrera aldatu zuten, bereziki itsaso horren hegoaldean, mende gutxi batzuetan erdi-basamortu bihurtu zena, islamak VII. mendean konkistatu ondoren.

§  Euriteen murrizketa izan zen ondorioa. Eurite horiek oso irregularrak egiten dira, eta lehorte-aldi luze eta suntsitzaileak, eta prezipitazio oso handiko aldiak tartekatzen dira. Honek landare-estalkia hondatzea dakar, nekazaritzako lurzoruetako lohi emankorrenak, hau da, nekazaritza-lurzoruak produktibo egiten dituen materia organikoa, arrastaka eroateko duten ahalmen izugarria dela-eta. Ondorio ekarri zituen, era berean, tenperaturen igoera orokorra eta haizeen zikloaren aldaketa.

o   Gaur egun klima-aldaketa mundu mailakoa bihurtu da.

o   Lehenengo arrazoia: nekazaritza eta abeltzaintza industrialaren hiperhedadurak eragindako basoaen suntsitzea.

§  Benetako baso-eremuak minimoetan uzten ari da, eta, aldi berean, baso-landaketa kaltegarriak areagotzen ditu (eukaliptoak, pinuak, makal klonikoak, etab.). Basorik gabe, planetako klima aldatu egin da, erotu egin da, eta tenperaturak igotzen ari dira.

§  Basoa freskura da, hostotsu eta aberatsa den eremu oro euritsua baita, ur sortzailea, hezetasuna eta tenperatura orekatuak sortzen dituena, lehorte handirik eta uholderik gabe, eta euri-jasa ugari eta ongi banatuak erdiesten dituena.

§  Hau da esperientziak erakusten duena. Basorik gabeko planeta bat kiskaltzailea, lehorra eta basamortuzkoa den heinean, kaotizatua, eta atmosferari dagokionez, ezin aurreikusizkoa.

§  Gainera, ia desagertu egin dira ezkutuko euriaren, ihintzaren, lainoen eta abarren agerpenak gauetan. Horregatik, udak beldurgarriak egin dira ingurumenari dagokionean. Horren arrazoia airearen hezetasun erlatiboaren jaitsiera handia da, zuhaitz autoktono aski ez dagoelako edo ia batere ez dagoelako.

§  Frankismoak egin zuen eta egungo erregimenak jarraitzen duen pinuen "basoberritzeak" honakoa du ezaugarritzat: atmosferara hezetasunik ez isurtzea, edo oso gutxi isurtzea, eta, ondorioz, ez berau ez hoztea. Gainera, ez dute oihanperik edo belar-estalkirik iza ohi, lurra azidotu eta toxifikatu egiten dutelako. Berotze globala nabarmenki areagotzen dute, beraz.


Argudiatu ahalko litzatekena eta argudiatu behar dena: atmosferan karbono dioxidoa pilatzea klima-aldaketaren lehen arrazoia izango balitz, zuzentzeko modurik onena zuhaizti eta basoak sustatzea da, gas horren kantitate kolosalak atmosferatik xurgatzen eta kentzen baitituzte; hain beharrezkoak diren egur, fruitu, biomasa eta landare-materia organiko ongarrigarri bihurtzen dutelarik.

2 arrazoi nagusi daude argudio horrek agintarien eta ekologista instituzionalen aldetik erantzun oso hotza jasotzea (hasiera batean, harridura sortzen du honek) azaltzen dutenak:

o   Nekazaritza industrialaren egoera zaila, gero eta lurzoru emankorren behar handiagoa duena.

§  Horren arrazoia honakoa da:

·       Jada ez da apenas lur birjinik geratzen, lehenago inoiz landu gabeak, planetako inongo txokotan, eta hauek dira benetan produktiboak diren lurrak.

·       Landutako azalerak gero eta kaltetuagoak daude kimikoen, makina astunen eta euri-jasen ondorioz, eta babesgabe hauen aurrean. Hondamenezko degradazioa bertan da. Gazitzea eta, batez ere, lurren  kalitatearen ahitzea bertan den moduan, higaduraren, gehiegizko ustiapenaren eta landare- eta animalia-jatorriko simaurrik ezaren ondorioz.

§  Horrek elkarri lotutako bi fenomeno sortzen ditu:

·       Hektarea bakoitzeko benetako errendimendua, eman beharreko sargaiak [EZJ *4] kontuan harturik, jaisten ari da, duela hamarkada batzuetatik hona, planeta osoan.

·       Urtero milioika hektarea landatzeari utzi behar zaio, antzuak direla-eta. Hektarea horien ordez, kalte ttipiagoa jasan duten beste hektarea batzuk erabili behar dira. Hori dela eta, eskuragarri izan behar dira, basotu gabe, azalera handiak.

§  Ondorioa: basotzeak eskala handian egitea ez da posible, jakina baita (publikoari esaten ez zaion arren) nekazaritzarako lur gehiago eta gehiago behar direla.

o   Izugarri garestia da sistemaren prozedurekin, hau da, diruarekin eta soldatapeko lanarekin egitea. Gainera, ez da eraginkorra. Emaitzak, oro har, zalantzazkoak eta kalitate eskasekoak dira. Eta ez du berehalako emaitzarik ematen, 15 edo 20 urte baino lehen ezingo baitira ikusi, zuhaitzek hazteko behar duten denbora.

§  Garestia eta ez eraginkorra sistemaren prozedurekin; izan ere: esperientziak erakusten du gaur egun egiten diren basotze urri eta minimoek ehuneko 95eko hiltze portzentaia ematen dutela egin ondorengo bost urteetan (plantula hiltzeagatik; ezkurrak edo bestelako haziak ez ernetzeagatik; edo ernetu eta hurrengo udan galtzeagatik, hain bero eta lehorra izanik, zuhaitz jaioberriek ezin baituzte gainditu). Hau honela da soldatapeko jendearekin egiten bada, hau da, jende mertzenarioarekin [Haizearen iruzkina: Aupa Félix! ‘Soldatapekoa, hau da, mertzenarioa’, hain harrigarri eta begi-bistakoa aldi berean, mila esker argi eta zuzen hitz egiteagatik! Gai honi dagokionez, oso argigarria da Anselm Jappe, adibidez, Merkantziaren abenturak (gazteleraz deskargagarria!)]. Portzentaia ehuneko 70-60koa da bolondresek egiten badute, hau da, egiten dutena maite duten, zuhaitzak maite dituzten eta beren burua eta gizateria maite duten pertsonek egin ezkero.

§  Ondorioa: gizarte zibilak, herriek, estatu-erakundeekiko autonomia irabazi  duen jende arruntak bakarrik salba dezake planeta. [BURUJABETZA DA BIDEA]. Hori da ikasgai nagusia.


Klima bere berezko izaerara itzularaziko duen baso-berritzea aurrera eramateko gai den bakarra: neurri kolosaleko herri-mobilizazio bat, instituzio orotik at, gutxienez 50 urtez. Planeta, edo herriek, lagunok, salbatuko dugu, edo hil egingo da.
 
Proposatutako konponbidean sakontzeko, ikus LA SOLUCIÓN REALISTA ES EL PROYECTO ARRENDAJO (10-19. or.)

 

HAIZEAREN OHARRAK:

MEKAGO EN EL PUTO TRADUCTOR NEURONAL!!! Ezgaitasun intelektual sakona deko zuen makinatxoak, Elhuyar!!! Eskerrak ADIMEN ORGANIKOA geratzen zaigun oindiño, itzultzaileak idazten dituen barrabaskeriak zuzentzeko! Adibide bakarra ipiniko dut: infértil = inferila, no te jode!

*1 BESTE BIOR BIRA BAT, ‘otra vuelta de tuerca’. Izen bereko Henry James-en eleberriaren izenburutik hartu dut ordaina.

*2 FROGA: ‘prueba’, ‘demostración’ zentzuan. Nahastu ohi dugu PROBA-rekin, ‘prueba’ baita ere, baina ‘experimento, examen’ zentzuan. Adibide praktikoa: ‘Ikastoletan proba asko egiten zizkiguten, ustez, geure gaitasunak froga genitzan’.

*3 beste inork floraren izendapen euskaldunekin arazotxoak baldin baditu, nik bezala…:

PIKONDO: Ficus carica, higuera.

SAGARRONDO: Malus sp., manzano.

LIZAR: Fraxinus excelsior, fresno.

LILI: Syringa vulgaris, lila.

 MERTXIKONDO: Prunus armeniaca, albaricoquero.

MADARIONDO: Pyrus communis, peral.

ARANONDO: Prunus domestica, ciruelo.

ALESAGARRONDO: Punica granatum, granado.

MAHATSONDO: Vitis vinifera, vid.

EZKI: erki (bizk), Tilia platyphyllos, tilo.

HARITZ: haretx (bizk), Quercus sp., roble.

ALMENDRONDO: Prunus amygdalus, almendro.

ASTIGAR: Acer sp., arce.

SAHATS: sarats (bizk), Salix sp., sauce.

MAKAL: Populus sp., álamo, chopo.

MASUSTONDO: Mora sp., morera.

ERRAMU: Laurus nobilis, laurel.

*4 SARGAI: ‘insumo’. Alegia, beste ondasun batzuen ekoizpenean parte hartzen duten elementuen multzoa. Adibidez, nekazaritza-sargaiak, ‘insumos agrícolas’.

 

BURUJABEN HARPIDETZA EGITEKO

https://chat.whatsapp.com/CeoV3tnWXQF0Mn2QLhryGJ

 

 

Iruzkinak

  1. TRADUCCIÓN: https://www.dropbox.com/scl/fi/ss2z4cwbfyrz2pvxt3j29/Karbono-dioxidoaren-iruzurra-basoberritzerantz-hartu-aitzurra-F-lix-Rodrigo-Mora-CAS.pdf?rlkey=d410mifkbh8x3c492ltqop839&st=jx84ubhv&dl=0

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Utzi iruzkina hemen (izen eta abizenez bada, sinesgarritasun handiagoa izango du; baina, talde baten izenean edota anonimotasunaren babespean nahiago baduzu(e), aurrera!)