Pantailetako bideoklikari -Haizea Urtasun-

TEKNOFAXISMOA

Pantaila orotako bideoklikaria, zure kalteaz arduratu, pantaila orotako bideoklikaria, akabatuko zaitugu.

La dictadura del vioclip. Industria musical y sueños prefabricados, Jon E. Illescas-ena. Autore berak badu: Educación tóxica. El imperio de las pantallas y la música dominante en niños y adolescentes. (Maileguan, hemen).

 

Argi geratu zaigunez gero atzoko zaldiaren funtzio bera betetzen dutela egungo pantailek...

 

 Su Ta Gar maketa 1987-89, Basamortuetako Zalduna

 

Zure betebehar bakarra

dala zaborra zabaltzea

ez esan

zu zara

bideoklikari.

 

Gogoratzen zera gaztetan

zuk ere

nahi zenuenean,

orain ez

zu zara

bideoklikari.

 

Pantaila orotako bideoklikaria

zure kalteaz arduratu

pantaila orotako bideoklikaria

akabatuko zaitugu.

 

Bakizu ze kaka den hori

eta hala 

ta guztiz,

geure haurren kalterako

zu aberastu.

 

Baina iritsiko da eguna

edozein

kale ertzetan,

norbaitek 

hilko zaitu

bideoklikari.

 

Par pilo egin dut moldapena atera ahala... 

Dena den. Funtsezko galderak, hauek dira: 

Zer gertatu zen belaunaldi ia oso hark bere burua horrela suntsitzeko? 

Polizia gaizto-gaiztoa da bai, baina... ez zizkien zizta zitezen pistolak betondoan ipintzen, ezta?

Halako sarraski soziala burutu ahal izateko, ez ote da ezinbestekoa aurretik gizarte oso baten deserrotzea, belaunaldi arteko haustura, tradizio eta kulturaren birrintzea...???

Eta orain? Amesgaiztoa errepikatzen ari zaigu, egoera larriagotzen duten hainbat xehetasunekin... besteak beste, gurasoek normaltasunez onartzea euren haurrek droga moderno hauek kontsumitzea...

Premiazkoa da hausnarketa.

 

BURUJABEN HARPIDETZA EGITEKO

https://chat.whatsapp.com/CeoV3tnWXQF0Mn2QLhryGJ

 

 

 

 

 

 

Iruzkinak