MILITARIZAZIOA
Polonia eta Baltikoko herrialdeak Europako Batasunaren kanpo-muga gotortzen ari dira: hesi antitankez eta minaz beteriko eremuez gain, Letoniak "klase militarrak" derrigorrezko ikasgai bihurtu ditu eskoletan.
Lendakaris Muertos Fuimos Ikastoleros abestian "Non ezkutatzen dira pistolak? Ikastoletako ikasmahaietan" abesten dute; Letonian, ordea, ez dituzte ezkutatu behar, klasean bertan dituzte.
Europako ipar-ekialdean, Letonia, Lituania, Estonia, Polonia eta Finlandia bezalako herrialdeak beren mugak gotortzen ari dira tankeen aurkako hesiekin eta meatze-eremuekin, Ukrainaren inbasioaren ondoren errusiarrek eraso egin dezaketen beldur. Letonia "Baltikoaren defentsa lerroaren" zati garrantzitsu bat eraikitzen ari da, 303 milioi euroko kostuarekin eta 2028an amaitzearekin.
Letonia 14 herrialdetako NATOko 3000 soldadu erregularki entrenatzen ari dira. Herrialde horien gastu militarra BPGren % 2tik % 5eraino igotzea adostu dute.
"Letoniak derrigorrezko prestakuntza militarra sartu du eskoletan"
Letonia 112 orduko instrukzioa sarta du eskoletan, bertan borrokarako taktikak, kamuflajearen erabilera, armen ezagutza, hizkuntza militarra eta letoniarren independentziaren historiaz ikasten dute. Oraingoz, Letoniak eta Poloniak dira beraien ikastetxeetan tiro-prestakuntza eskaintzen dute herrialde bakarrak (aire konprimatuarekin bada ere).
Andris Sprde Letoniako Defentsa ministroak NATO-a beharrezkoa izaten jarraitzen duela dio; Letoniak bere BPGren % 3 baino gehiago erabiltzen duela defentsarako, eta herrialdea edozein mehatxutarako prestatzen ari dela. Europak inbertsio handiagoa egin behar duela aldeztu du, herrialdeen arteko defentsan eta koordinazioan, teknologia militar aurreratuan eta aireko defentsari lehentasuna emanaz.
Eta gurean zer?
2024an, Espainiak BPGren % 1,24 eta % 1,4 inguru bideratu zuen defentsako gastura. Pedro Sanchezen Gobernuak kopuru hori BPGren % 2ra igotzeko plana iragarri zuen, hori baita NATOk ezarritako estandarra.
Zurrumurruen arabera, Estatuan gastu militarraren igoera betetzeko (NATOk eskatutako BPGren % 2ra iristeko) neurri nagusietako bat nahitaezko soldadutza suspertzea izango litzateke. Gogora dezagun soldaduska ez zela abolitu, eten baizik, eta horrek legez atea zabalik uzten du berriz ezartzeko.
Gaur egungo jaiotza-tasa baxuarekin eta adin militarreko gazteen eskasiarekin, derrigorrezko zerbitzu berria mistoa izango litzateke, ziurrenik. Baina, jakina, nor ausartzen da argi eta garbi esatera?
Ezker instituzionala ez dago sakonean aurka, baina ezin da onartu neurri horrek izango lukeen hauteskunde-kostua. Horregatik, eliteek eta lobby armamentistakoek alderdi ultraeskuindarrak bultzatzeko neurriak hartzen hasi dira, beraiek politika horiek ia higadura politikorik gabe aplikatu ditzaketelako. Ez bakarrik soldadutzaren itzulera: aurrekontu gehiago, armagintza industria gehiago, autoritarismo gehiago "segurtasunaren" izenean...
Eta zer iritzi dute militarrek?
Aspaldidanik, Armadako agintariak kezkatuta agertu dira "soldadu onak" aurkitzeko dagoen zailtasunarengatik. Gaur egungo gazteak (militarren arabera) ez daude fisikoki edo mentalki prest borrokan hasteko.
Gar egungo gazte asko ez dira diskurtso militarrarekin identifikatuta sentitzen, eta militar askoren ustetan, oinarrizko eskoletan defentsa-nozioak irakatsiko balira, etorkizuneko belaunaldiekin "harrobia sortzeko" edo balore ideologiko eta diziplinarioak inokulatzeko erreminta paregabe baten gisa ikusten dute neurri hau...
Nork jarriko dio kriskitina katuari?
BURUJABEN HARPIDETZA EGITEKO
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Utzi iruzkina hemen (izen eta abizenez bada, sinesgarritasun handiagoa izango du; baina, talde baten izenean edota anonimotasunaren babespean nahiago baduzu(e), aurrera!)