Gorka Torre euskaltzale eta ekintzailearen hitzaldia, hilak 12, Azpeitia -Burujabe erredakzioa-

HITZALDIA

18:30etan, Basazabal jauregian, Azpeitian, ekainak 12an, osteguna. 'Euskararen zapalkuntzari aurre egiteko borroka Ipar Euskal Herrian' gaipeko hitzaldia.

Baionako Suprefetura

 

OHAR GARRANTZITSUA!!!

EA PAR GEHIEGI EGIN GABE IDAZTEKO GAI NAZAN... HITZALDI HAU IAZ IZAN ZEN... BERAZ, EZ DADILA INOR JOAN...

Esto... nolatan hel daitekeen inor, kasu huntan, neu, halako hankasartze bat egitera... ez dut azalduko oraintxe zehatz-mehatz.

Harira datorran esaldi egina: BARKA ERAGOZPENAK!

 

Maiatzaren 19ko agiria 

Frantses Estatuko agintariek euskara zapaltzen dute.

Bernat Etxepare lizeoko ikasleek, zapalkuntza hori ez dugula onartu behar diote, eta zapalkuntza horren parean euskal herriak bere hizkuntza babestu behar duela aldarrikatzen dute.

Ikasle hauek joan den ostiralean burutu zuten mobilizazio egunarekin Herribiltzako kideok bat egin ginuen, eta arrastirian, Ipar eta Hego Euskal Herriko bost euskaltzaleek ekintza bat burutu ginuen. Baionako Suprefeturaren horman, frantses Estatuko agintariei zuzendutako mezua idatzi ginuen: “Geldi euskara zapaltzea”.

Beranduago, Baionako Herriko Etxearen ondoan, poliziek, ekintza horretan parte hartu zuen Gorka Roca Torre atxilotu zuten eta Baionako komisaldegira eraman zuten. 24 orduz bertan atxiki ondoren larunbat arrastirian askatu zuten.

Larunbat goizean, Baionako suprefeta bera komisaldegira plenta pausatzera joan zen.

Hori dela eta, Gorka auziperatu dute eta irailaren 10ean Baionan epaituko dute.

Atxiloketa eta epaiketa bidegabe hauek salatzen ditugu. 

Bestalde, poliziek, ekintzan erabili ditugun tindu Spray-ak lapurtu dizkigutela salatu nahi dugu ere. 

Berri batzu eskuratuko ditugu eta ikasleekin batera “Geldi euskara zapaltzea” frantses Estatuko agintariei adierazten segituko dugu.



2024ko maiatzaren 19an
Herribiltza


Editoretza oharra

Norbait animatzen??? 


BURUJABEN HARPIDETZA EGITEKO

https://chat.whatsapp.com/CeoV3tnWXQF0Mn2QLhryGJ


 

Iruzkinak