MUNDUKO GATAZKAK
80. Hamarkadan hazi bazina, ziurrenik pelikula hau ezagutuko zenuke...
The Gods Must Be Crazy (1980), Jamie Uys-en zuzendaritzapean.
Herriko biztanle guztiek botila erabili nahi dute, modu askotan baliagarria baita, baina horrek lehen aldiz gatazkak sortzen ditu, herrixkan aurretik ez zegoen zerbait.
Orduan, Xi izeneko boskimanoak botila jainkoei itzultzea erabakitzen du, eta horretarako ezezagunerantz bidaia bat hasten du...
Zein da gure gizartearen botila?
Gaur egun, ezberdin pentsatu, ezberdin bizi, eta ezberdin maite dugulako, botila asko erotzen zaizkigu gainera. Gaur egun ezin bait gera batetan bakarrik zentratu:
Klima "aldakorra", Gatazka geopolitikoak, ekonomiaren egoera, osasun mentala, Teknologia eta adimen artifizialaren eragina...
Agian, Xi-ri gertatu zitzaion lez, guri ere ez zaizkigu gustatzen jainkoek era masiboan bidaltzen ari zaizkigun opariak gustatzen. Askotan ez bait dira doakoak, baizik eta gure begiak eta zentzuak lausotzeko erabiltzen hari diren armak dira. Opari horiek, munduan gertatzen ari denaren islara estaltzeko erabiltzen bait dira. Gaur egun, munduan 56 herrialde daude gerran edo gatazka armatuan, baina borrokek 92 herrialde inplikatzen dituzte guztira, mugaz haragoko esku-hartzeengatik (urtean 150.000 lagun hiltzen dira gerra horietan). Ezagutzen ditugun gerretatik, datu gutxi dauzkagu, segundo batsutako bideo batzuk soilik, askotan testuingururik gabeak, eta emozioz baino ez gidaturikoak.
ERREDAKZIO ESKU-SARTZE OHARRA
EZIN DIOT [HAIZEA] DENBORARIK ESKEINI ORAIN HONI... INOR ANIMETAN DA IRUZKINKA ZUZENTZERA? Ortografikoak, ez dakit (ez dut irakurri), biño GRAMATIKALKI, ideia nagusian baduzu lerradatxo bat, Aitor.
'80. Hamarkadan hazi bazina, ziurrenik pelikula hau ezagutuko zenuke...' A ez, bi:
1) 80. Hamarkadan hazi IZAN bazina, ziurrenik pelikula hau ezagutuko zenuke...
2) 80. Hamarkadan hazi izan bazina, ziurrenik pelikula hau ezagutuko zenuke ??? TIRA, EGIA ESAN ZALANTZA DAUKAT... 'zenukeEN' ez da??? Orrialde honek ona dirudi: https://www.santurtzieus.com/gelairekia/laguntza/aditza/nor_k_baldin.htm Interesa dunak, inbestiga beza... Ta geo besteoi laburbiltzen badigu... FENOMENO!!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Utzi iruzkina hemen (izen eta abizenez bada, sinesgarritasun handiagoa izango du; baina, talde baten izenean edota anonimotasunaren babespean nahiago baduzu(e), aurrera!)