YOGINAZISMOA
Gaur egun, ez da arraroa norbera bere barne-bilaketan egotea, edo bere espiritualtasuna deskubritze prozesuan dagoen norbait ezagutzea, gizarte honen erritmo biziek, azkenean bere faktura pasatzen baitu.
Bere meditazioan murgildurik, aingeru bat dirudi, aingeru beltz bat, barnean iluntasuna daraman.
Barne-bilaketan prozeso auetan laguntzen gaituzten pertsona edo gidari espiritualei nolakotasun etiko eta moral batzuk aurresuposatzen dizkiegu: enpatia eta bizitzarekiko errespetua, bakearen sustatzaile izatea...
Israelgo gizartean, fenomeno kurioso, naiz kezkagarri bat ematen da: garapen pertsonaleko praktiketan sakon murgilduta dauden gizabanakoak, eta gidari espiritualak, aldi berean, palestinarren aurkako indarkeria eta garbiketa etnikoa publikoki babestu eta justifikatzen dituzte.
Haaretz egunkari israeldarrak fenomeno honi 'Yoginazismo' izena jarri dio, hitz kontraesankor bat, zeharo probokatzailea. Termino horrek disonantzia moral sakon bat deskribatzen du: non yoga, meditazioa, errespetuzko hazkuntza edo naturarekiko lotura bezalako balioak bat etor daitezkeen gorroto irekiarekin, genozidioaren justifikazioarekin eta bestearen deshumanizazio sistematikoarekin, kontraesanik sortu gabe.
Fenomeno honen kasurik esanguratsuenetako bat Rivka Lafair-enarena da, eragin-sortzaile (influencer) espirituala eta Zisjordaniako Shiloh kolono-gunean bizi dena. Lafairrek emakumeentzako yoga tailerrak eta garapen pertsonalerako topaketak gidatzen ditu, eta barne-eraldaketaren inguruko mezuak, Gazaren aurkako mendeku eta suntsipen deiekin tartekatzen ditu. Mezu guztiak misio sakratu gisa aurkeztuz. Gorroto hori justifikatzeko, bibliako testuetara jotzen du. Kezkagarriena zera da, diskurtso hori kontraesanik gabe aurkezten duela, maitasunez betetako pertsona dat dela aldarrikatuz, eta era berean, gorroto sakon eta genozida bat sustatuz.
Baina Lafair ez da salbuespena. Haaretz-en artikuluak logika hori Israelgo gizarteko hainbat geruzatan nola errepikatzen den dokumentatzen du. Haurrekin lan egiten duten pertsonak, hezkuntza emozionalean diharduten irakasleak, naturarekin konektatzen saiatzen diren yoga irakasleak, elikadura osasuntsuaren aldeko aktibistak, eta gizartean ongizatea sustatzeko lan egiten duten hainbat pertsonak... Publikoki haur palestinarrekiko errukirik gabe adierazten dira, haien sufrimendua ukatuz edo Gazatik iristen den edozein min-irudi amarrutzat leporatuz. Artikuluan aipatutako pedagogo batek "Urriaren 7aren ondoren, ez dut inorenganako errukirik. Ezta haurrengatik ere ", dio.
Fenomeno hori ezin da kasu isolatu batzuen bilduma soil gisa ulertu behar. Gaixotasun sozial sakonago baten sintoma da.
Inkesta berrien arabera, israeldarren %80k baino gehiagok gazatarren derrigorrezko kanporatzea babestuko luke, eta ia erdiak erabateko sarraskia bermatzen dute.
Ez gara soilik fanatizatutako talde txiki batez ari: Israeldarren gehiengo bati buruz ari gara, Israelgo gizarteak gizatasuna erabat kendu die Gazatarrei. Gorrotoaren narratiba hain sakon errotu da gizartean, zein jada mezu hauek ez bira propagandatzat hartzen, ontzat baizik, eta beraien ustezko nagusitasun moral baten bidez justifikatzen dituzte.
Historiak erakutsi digu ez dela nahikoa natura maitatzea, animaliak besarkatzea edo goizero meditatzea bizitza etiko bat eramateko. Hitler, begetarianoa zen eta txakurrak maite zituen.
Espiritualtasun hori besten ikuspegiarekin nola integratzen dan da gakoa, erruki unibertsala edo tribala bakarrik dagoen, norberaren maitasunak bestearekiko errespetua dakarren edo soilik harrotasun etnikoa.

Gaur, inoiz baino gehiago, anestesia ez den espiritualtasun bat behar dugu, adimen kritikoa pizten dituen espiritualtasuna.
Bestela, espiritualtasunaren, kontzientziaren eta hazkunde pertsonalaren izenean sortzen diren joera hauek guztiak, gorrotoaren tresna sofistikatu batetan bihurtzeko arriskuan gaude, etikarik gabekoak eta norbere burua zuritzeko erabiliak.
ITURRIAK
' "Yoginazismoa" '. Komilek (") agertzen duten zentzua anbiguoa da... Gitxinez, bi esanahi hauekaz: 1) Aipu bat, beste norbaitek esan duen zerbait jasotzea. 2) Gordetzen duena zalantzan ipintzen dauala idazten dauanak. Hau ekiditeko, Lluís Botinas-ek, hiesari buruzko liburu dinamitazko hortan (MUNDIALA DA!!!: DESMONTAR EL SIDA: El SIDA no es una enfermedad a tratar -ni siquiera alternativamente- sino un engranaje 'made in USA' a desmantelar: https://www.dropbox.com/scl/fi/yzc2ip33ulnofy32tdiql/LIBRO-Desmontar-el-SIDA-w.pdf?rlkey=rbhf80mj4xlb69cbuxychmqye&st=w41vn9df&dl=0) ematen duen komilen inguruko erabilerari buruzko azalpenean inspiratuta, erabilera hau egiten hasi nintzan (neurea, ez dut uste haren bera danik): komila sinpleek barruan jasotzen dutena, beste norbaitek esandakoa jasotzeko (aipuak), izenburuak, etab.; eta komila bikoitzak, zalantza agertzeko, adib., "pandemia". Bo, iradokizun bat besterik ez da, norbaiti balio badio, bikain; ta bertzela... Aristik esan modun, 'Balio badizu hartu, bestela joaiten utzi...'.
ErantzunEzabatu*'gizarte honen erritmo biziek, azkenean bere faktura pasatzen baitu'. BiziEK plurala da (singularra biziAk litzateke), hortaz, aditza pluralean ipini behar da ...baituTE. Esaldi hau, singularrean, berdin litzateke zuzena, dena den: ...biziAK... baitu.
**'aingeru bat dirudi, aingeru beltz bat, barnean iluntasuna daraman'. Deklinatu behar da: daramaNA.
*** Hauetan (!!!) Erakusle GUZTIEK DARAMATE HATXEEE. Barka maiuskulak... Esan nahi dut: hau, hori, hura...
**** (aintx... ea...) 2. paragrafoan, aditza pluralean dekozu, 'dituzte'. Xehetuta: HAIEK, alegia, '...gizabanakoEK eta gidari espiritualEK' -norK-, HORIEK, 'palestinarren aurkako indarkeria eta garbiketa etnikoa' -nor/zer-. Hortaz, subjektua pluralean ipini behar da, gizabanakoEK eta gidari espiritualEK.
Ooo, anglohitzen aurkakoa zara!!! Ze guay!!! 'Eragin-sortzaile', bikain!
Arratsalde on, komatxoak hor daude, mugimendu edo portaera honi ezizena Haaretz aldizkariak jarri ziolako da. Ala ere nire zalantzak ditut:
EzabatuTxakur bat, txikitatik borroka txakur bezala entrenatzen badute, erreskatatu eta animaliak babesteko elkartean dagoelarik beste txakur bat akabatzen badu, txakur hori gaiztoa da?
Txakurra, borroka txakur bezela hezi duenak, kartzela merezi du, baina txakurrak heziketa berri bat behar du, orain arte ikusi eta ikasi duen guztia gaizki zegoela ikasteko.
Israel sekta erraldoi batekin konparatuko nuke. Egia begien aurrean izan arren, jaso duten heziketa edo diskurtso ideologikoen ondorioz, ez dute egia ikusi edo sinetsi nahi.
Ortografia akatsen kontura: badakit bai erdaraz bai euskaraz idaztean akats pila bat egiten ditudala, eta hala ere, testuak zuzentzeko tresna guzti-guztiak pasatzen ditudala!
https://es.glosbe.com
https://hiztegiak.elhuyar.eus
https://hiztegia.labayru.eus/?locale=es
https://www.euskadi.eus/traductor/
https://translate.google.es/?sl=auto&tl=es&op=translate
https://xuxen.eus
...
Dinio-k esaten zuen lez, gauak nahastu egiten nau... eta azkenean akatsak egiten ditut...
Oraindik niretzat euskaraz idaztea erronka bat da, nahiz eta azken artikuluak jada hasieratik euskaraz idazten ditudan. Eta ez da arraroa, noizean behin esaldi bat amaitzeko malabarismo linguistikoak egin behar izatea…
Badakizu gustatzen zaidala akatsak zuzentzea, hobetu ahal izateko, baina agian iradokizun publiko batean ez da lekurik egokiena, batzuetan xehetasunek mezua estali bait dezakete...
***** 'Fenomeno hori ezin da kasu isolatu batzuen bilduma soil gisa ulertu behar'. Bo, nik ez dakit gramatikalki azaltzen. Baina, hemen, bi aukera dituzu:
ErantzunEzabatu1) Fenomeno hori ezin da kasu isolatu batzuen bilduma soil gisa ulertu.
EDO
2) Fenomeno hori EZ da kasu isolatu batzuen bilduma soil gisa ulertu behar.
Biño in dotzun Frankesteina, puedes estar seguro, EZ da egokia.
Nire burua gogorarazi didazu... bi hitz batera esan nahi-edo ditudanean... Maiz gertatzen zait, hitz berri barregarriak nahigabe erdituz... krkrkr. Eztakit adibiderik etorriko jatan... Ointxe ez.
Ez naz analisi lingüistiko sakonagoetan korapilatuko... hainbat hitz justu esan nahi zenuenaren kontzeptuei dagozkien terminoak ez direnaren sentipena dut... Biño segi dezakedala ne bizitzagaz hala ere... ... ... BAI
****** Ai la oxti. Deklinabide bat OKER "ZUZENDU BEHAR NIZUUUN!!!" KRKRKRK!!! Okerrena da NAHITA "IKASI" NUELAAA AAA. Ustez, hemen: Okerrak: *batetan, *batetako, *batetatik, *batetarantz, *batetaraino… (Hizkuntza akatsak: https://eibz.educacion.navarra.es/blogak/akatsak/2017/01/31/okerrak-batetan-batetako-batetatik-batetarantz-batetaraino/), baina, presaz, TXARTO IRAKURRI, ONDORIOZTATU ETA "IKASI" NEBAAAN. Ai la oxtia. Ta bakiu, 'Borregos que ladran'-en ikasi baikeguen (ezta Katacroker?), 'zerbait DES-IKASTEA, ikastea biño ASKOOOZ ZAILAGOA DELA... Ta ZETIK EZ DIT INORK EZER ESAN DENBORA HONETAN GUZTIAN??? (Asel...???!!!... mmm...)
******* (tipografikoa:) dira, ez 'bira'
KRKRKR, zenbat datutxo interesgarri ekartzen dituzun... ...Eta TXAKURREK (hanka bikoek), HITLER maite dutenik ez dute aitortuko... baina...
Ya tío, (horren ondoko paragrafokoa) ideia hori OSO POTENTEA DA... hipotesi bat dut honen gainean, karrerako etxeko lan batetan (*QUE NO, OSTIA: bateAN!!! (T EEEZZZ!!! !!! !!!) sortu zitzaidana... Biño oan enaz jarriko bilatzen, edonola ere, AUU'30en jasoko dot.
'Anestesia ez den espiritualtasun bat behar dugu, adimen kritikoa pizten dituen espiritualtasuna' TOOOMAAA ESAAA, ZE ONA! Eskusartzez, aipu bilakatuko dut artikulua-aaan (bale?).
ZE ONA, AITOR!!! Katacrokerrek, holako zeozer esan zun aurrekoan: luego llega un tío normal (zentzu onean, ohikoa, ez normópata...) y escribe unos artículos de puta madre así como si nada (y además CORTOS, Katacroker, y eso aquí se agradecerá, digo yo...).
EFECTIVAMENTE... KRKRKR Iruzkinetan be, hain naiz txaposa (biño Miss Txapass, eztA???), ezin izan dudala iruzkin bakar batetan argitaratu...
"Luego llega un tío normal y escribe unos artículos de puta madre así como si nada" batzutan gau batean artikulu bat idatzi dezaket, bainan ez da hoikoena, normalean 2 edo 3 egun pasa ditzazket idazten, modifikatzen, berriz modifikatzen eta berrio modifikatzen...
EzabatuNaiz eta ez bilatu, eskertzen da horrelako hitz goxoak entzutea.
EzabatuPozten naiz jakiteaz ez naizela bakarra zuzentzen didatena... kar, kar, kar ("mal de muchos...")
ErantzunEzabatu