Euskaltzale Independentisten Akanpada, desobedientzia eta euskara -Burujabe erredakzioa-

EKINTZA ETA ELGARRETARATZEAK

Agorrilaren 25etik 31ra Behorlegin (Baxe Nafarroa): hitzaldi-eztabaidak, jarduerak, musika, natura...  Argiak argitaraturiko elgarrizketa eta EHEko Gorka Roca Torre kideak joan den uztailaren lehenean burutu zuen desobedientzia ekintza.



 BIDEOA

 https://bideoak.argia.eus/w/tsTm5a6XWNF6RvvDPJrGzh

 

ELGARRIZKETA 

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2927/desobedientzia-praktikatzen 

 Zaletasunetik intsumisio eta desobedientzia jarrerara jauzi bat eman behar da.

 

Egoera hau bidegabea da, zapalkuntza egoera bat da. Gure borroka zilegi da.  

 

Zapalkuntzak normalizatzen ditugu. Bi hizkuntzak jakinda, ez gara kapazak gure eskubidea aldarrikatzeko, “euskaraz egin nahi dut”. Ezin badugu egin, bada, “badakit bertze hizkuntza eta egingo dut”.  

 

Zapalketa baten normalizazioak zer ekartzen du? "Inposaketa", "pribilegioa"... Zapaltzailearen mezua sinistea. 

 

Indarrean den legeak euskara zapaltzen du eta heriotzara eramaten. Frantses eta espainiar konstituzioak linguizidak dira, hizkuntza hiltzaileak.  

 

Desobedientzia zibilaren ideia da zilegizkoa ez den legeari desobeditu behar zaiola. Egoera legala ez da zuzena, beraz, egoera zuzen bat eraiki nahi dugu desobedituz. 
 

Zapalkuntza egoera batean gara, gatazka da zapalkuntza horri aurre egitea, hau da, hainbatean bada zapalkuntza gatazka egoerarik gabe; alegia,  gatazka bada zapalduak erreakzionatzen baldin badu zapalkuntzaren aurrean. Hainbatetan ez du erreakzionatzen. Frantziako eta Espainiako agintariek ez dute gatazkarik nahi, egoera bere horretan gelditzea nahi dute. Gatazka oso molde baikorrean ikusi behar da.

 

Ni ere kokoteraino nago itzulpenak egiteaz, bi ordu izerditan eta erdalduna badoa inolako eskerrik eman gabe, zor balitzaio bezala. Ez, barkatu, guk ez dugu zorrik, kontrakoa, badakigu zeinek dituen alimaleko zorrak euskaldunekin. Zuri dagokizu ardura hartu eta baldintzak sortzea, itzulpengintza sistema ezartzea, zure ardura da, nik lagunduko dizut.  

 

Azpimarratuko nuke berriz ere ezberdintzea pertsona eta instituzioa. Nik pertsona bati ez diot eskatzen ahal antzerki hori maitatzea. Baina instituzioari eskatzen diot mila aldiz bitarteko gehiago euskalduntzeko, antzerkia doan izatea, plazak eskaintzea, gero jendeari erran ahal izateko ez dakizu zer galtzen duzun euskaraz ez badakizu. 

 

EKINTZA

Gutuna urratu eta itzuli egin dio epaileari Gorkak. Adierazi du ez duela isunik ordainduko. Euskaraz mintzatzen uzteko eskatu du eta utz diezaiotela euskara bigarren mailako hizkuntza gisa tratatzeari. 

 

HARPIDETZA EGITEKO



 

 

Iruzkinak