HERRI POESIA
FERRATA BIDEAK
Haizeak du ernetzen nire azala, azalaraziz, zelan emeki, ahantziz, ta haziz, zertarantz al dodan pausu erraldoiagoa eman. Jada ez bainaiz han, bai ordea benetako nian, eta badakit, baitare, zugan.
Harkaitzean gora
lurretik zerura
edo
zerutik lurrera
noa
Hegaldi betean
haritzak baitu bahitu
ene gogoa
zuganat doa
zure hitzek
barruan eztanda
ta durunda
Urak nor naizen
oroitarazten didan bezala
haizeak du ernetzen
nire azala
azalaraziz
zelan emeki
ahantziz
ta haziz
zertarantz al dodan
pausu erraldoiagoa eman
Jada ez bainaiz han
bai ordea benetako nian
eta badakit,
baitare,
zugan
HARPIDETZA EGITEKO




Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Utzi iruzkina hemen (izen eta abizenez bada, sinesgarritasun handiagoa izango du; baina, talde baten izenean edota anonimotasunaren babespean nahiago baduzu(e), aurrera!)