Onartu ezin ditugun jardunbideen dekalogoa -Haizea Urtasun-

BIDEO OHARRAK

'Horren zauri sakonak pilatzen goaz, ZINTZOKI MAITATZEKO PREST DAGOAN NORBAIT BERRIA AGERTZEN DENEAN JADA EZ DAKIGUla NOLA ERREAKZIONATU, BORROKARA OHITU BAIKARA, EZ MAITASUNERA'. ZureTutuko algoritmopeko ustekabeko altxortxo autokritiko, mingarri, ta ezinbestekoa.

'Los 10 Comportamientos INACEPTABLES que Carl Jung Nos Advierte No Tolerar' bideoa, heben.


  1. Manipulazio emozionala
  2. Zintzotasunez mozorrotutako mespretxua
  3. Babesez mozorroturiko kontrola
  4. Norberaren errealitate emozionalaren distortsioa
  5. Norberaren barne muduarekiko mespretxua
  6. Enpatia falta etengabekoa
  7. Traizio errepikatu eta justifikatua
  8. Autoaskitasunez mozorroturiko norberekeria
  9. Sarkasmo etengabea harreman moldetzat
  10. Indiferentzia emozionala zigortzat erabilia


Mundu huntara, ez gira geure esentziak negoziatzera etorriak, baizik eta GEURE EGIAK PARTEKATZERA.


Egiazki garen izaki horietako bakoitzean bilakatzearen prozesua DESEROSOA DA ORAINDIK ERE EUREN MASKEN ATZEAN BIZI DIRENENTZAT.


Inork bestearen osatze prozesuaz par egiten duenean, lagunaren aurrerapenak bere gelditasuna isladatzen diolako da.


Horren zauri sakonak pilatzen goaz, ZINTZOKI MAITATZEKO PREST DAGOAN NORBAIT BERRIA AGERTZEN DENEAN JADA EZ DAKIGUla NOLA ERREAKZIONATU, BORROKARA OHITU BAIKARA, EZ MAITASUNERA.


Norberaren historian, JADA EZ DAGO LEKURIK NORBERA ZAINTZEN EZ DAKITENENTZAT. 


Kanpora begiratzen duenak amets egiten du. BARRURA BEGIRAtzen duena, IRATZARRI EGITEN DA.

 

 
HARPIDETZA EGITEKO





 

Iruzkinak