AUTOKRITIKA PUBLIKOA
Nik idatzitako azkenetako artikulu batekin "Gure zentsuratuen lagunak, zentsuratuak daude" mina eragin dut, nire hitzek ez baitzuten egoerak eskatzen zuen maila islatzen. Eta orain, atzerantz begiratuta, aitortu behar dut artikulu hark ez zela bidezkoa ezta arduratsua ere, eta gainera, besteen erantzun emozional eta soziala kontuan hartu gabea izan zela. Eta horregatik barkamena eskatu nahi dut, publikoki.
Ez da nahikoa esatea "gaizkiulertu bat" izan zela. Horrek ez du benetan islatzen gertatu denaren larritasuna. Eta ez da nahikoa esatea ez nuela inor iraindu nahi. Erantzukizuna ez dago soilik asmoetan, baizik eta ekintzen ondorioetan.
Zer gertatu zen benetan
Nik idatzitako artikulua hasieratik oso baldintzatuta egon zen, Independentearekiko nituen iritzi eta aurreiritzi pertsonalekin. Egia esan, nire iritzi horiek ez zeuden benetan oinarrituta, ezta kontrastatuta ere, izan ere, ia ez nuen ezagutzen bertako jendea ezta barne-dinamikak ere.
Horren ordez, iritzi partzial eta desorekatu batetik abiatu nintzen, eta horrek bidegabekeria ekarri zuen, bai nire artikuluan, bai nire jarreran. Hori guztia kontuan hartuta, publikoki barkamena eskatzen ditut.
Zer ondorio izan du honek?
Artikulu hark ez zuen soilik nire frustrazioa adierazi, baizik eta, ondorioz, Independentea publikoki kaltetu zuen. Horrez gain, iruzkin anonimoek berehala jarraitu zioten, eta horrek are gehiago zaildu zuen egoera.
Nik neure akatsak onartu ditut, eta barkamena eskatu dizuet eragindako minarengatik. Horain, ordea, pilota zuen teilatuan dago, barkatu edo ez barkatu, nire idatziak argitaratu edo ez...
Horregatik, pena da, egia esan, euskaraz sortzen dugunon artean elkarri bizkarra ematea, edo akatsetan trabatuta geratzea, elkarlana galduz. Gure artean ez badugu aliantzarik egiten, gure hizkuntza are ahulago geratuko da.
Nik, nire aldetik, saiatu naiz egindakoa zuzentzen eta ateak irekita uzten. Hortik aurrera, elkarrekin bide bat egin ala ez, zuen esku dago.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Utzi iruzkina hemen (izen eta abizenez bada, sinesgarritasun handiagoa izango du; baina, talde baten izenean edota anonimotasunaren babespean nahiago baduzu(e), aurrera!)