PROSA POETIKOA
Azken urte honetan hainbat aldaketa bizi izan ditut, bai maila pertsonalean, bai emozionalean ere. Azken hilabete hauek niretzat bereziki gogorrak izan dira; gaizki sentitzen nintzenean, asko kostatzen zitzaidan orri zuri bati aurre egitea eta idazteko indarra aurkitzea.
Badirudi, azkenean, nire emozioei buelta ematen hasi naizela, eta hitzek berriro nire barnetik atera nahi dutela; horregatik, gaur goizean, kurriloen oihua entzun dudanean, mugikorra hartu eta prosa poetiko txiki hau grabatu dut.
Agian ez da perfektua, baina barruko isiltasuna hausten duten lehen hitzak dira...
Gaur lehenengo kurriloak entzun ditut, eta urtero bezala, "neguaren" etorrera iragartzen dute.
Kurriloak entzun, eta gora begiratu dut; baina, farola zital baten argiak ez dit haien siluetak ikusten uzten.
Egia esan, espero izatekoa zen.
Ezin baitugu gehiegi espero izarren argia ebasten diguten farola zital hauengandik.
Bitartean, nik ez ditut ondo eramaten udazkeneko egun hotz eta motz hauek.
Udazkeneko egunek duten ordu faltak tristatu eta gaizki sentiarazten naute.
Gaur Araujoren "El Calendario de la Naturaleza" liburuaren 145. orrialdetik hasi naiz irakurtzen.
Egutegi honek, urtero bezala, gauza bera dio:
Jaioberriek ez dutela ia beste ezer egiteko astirik, neguko aterpe bat aurkitzeko baizik.
Udazkeneko euriek lurraren eta baratzeen egarria baretzen dutela...
Udazkenak basoak janariz betetzen ditu, eta hori birjaiotze berri bat iruditzen zaigu; hainbesteko oparotasuna, gainbeheraren aurreko baretasuna dela sentitzen dut.
Negua.
HARPIDETZA EGITEKO

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Utzi iruzkina hemen (izen eta abizenez bada, sinesgarritasun handiagoa izango du; baina, talde baten izenean edota anonimotasunaren babespean nahiago baduzu(e), aurrera!)