Mututu nahi naute -Haizea Urtasun-

GARDENTASUNA

Zerbait txarra egin al dut? Lagunarteko marmarretik gorago altxatzea ahotsa... beharrezkoa! Ea Burujabek aurrera egiten duen!

"Ni [ere ba-] naiz iritzi publikoa" (garaiko lotsaz baina, publikoki hitz egin beharra zegoela agertzera ausartu nintzeneko irudia) - AK Rockefeller

Abestia, hemen: https://www.letras.com/su-ta-gar/1261090/

Amets gaizto bat izan dut.
Txakurrak atzetik neuzkan
segika.
Batek idatzi bat zeukan
eta galdezka etorri zait
hura nerea ote zan.
Ta nik baietz esan diot.
"Zerbait txarra egin al dut?"

Ahoa itxi nahi didate,
mututu nahi naute
hitz egin dezaket
eta.
Zergatik ezin ditut
nire mezuak bidali,
hori bada uste dudana
eta egin dudana beti?

Etzuela euskera ulertzen
eta erderara itzuli behar
niola.
Susmagarri nintzala
mezu esanguratsuak
kanpora zabaltzeagatik
.
"Hitzen jabea, zu al zara?
Bere atzetik bait gabiltza".
Ta nik baietz esan diot.
"Zerbait txarra egin al dut?"

Ahoa itxi nahi naute...

(Sentimenak Jarraituz, Su Ta Gar (1996))

 

Eta. Irudiko artikulua berrirakurrita, nostalgiaz haratako, honakoak berrekarri nahi ditut:

"Zentsura, eta oinarrizko giza eskubideen aurkako gainerako gehiegikeria guztiak, beti dira salatzen errazagoak norberaren inguru hurbilak maite duen esparrutik zenbat eta urrunago izan iturburua".

"Norbaitek, jabetzeaz gain, lagunarteko marmarretik gorago altxatu du bere ahotsa, eskerrak! Haize fresko ahokada bat [beste bat, hauxe]".

"Horregatik deritzet beharrezko honakoa bezalako iniziatibei, (...) Ea aurrera egiten duen!"

 

Edonola ere, bidean egindako laguntasun harremanak eta irakaspenak hor (hemen) geratuko zaizkigu... Bskdk!

Iruzkinak