Postalaren ondoren, gutuna -Haizea Urtasun-

KLASE DUINTASUNA

Urko, zuk uste duzu beste gutun hau bezalako zerbait idatzi eta zabaltzeko obarioak dituen norbait zure neurri eskaxeko kabroi batekin kikilduko dela?

Salbuespen gutti batzuekin, izandako irakasle, "koadro medio" dogmatizatzaile, eta nagusi guztiei, maitasunez / ihh

 

Ez dut lehen idatzi… baina bizitzaren erritmoak dira, askotan denbora behar dugu gauzak ikusteko… Mobida honek nerabetako ikastola garaiko kontu “ilun” bat gogorarazi didala. Laburbilduz:

Gure Gizarteko irakaslea, Ander eztakitzer, kabroi bat zan. Irakasle txarra zen. Gerora Magisteritza ikasi dudanez, (jaja, hau bai txistea, zertarako ostia egin nuen hori??? Ze zergatik badakit, EUREN –gizarte ingeniaritza teknikalariak; unibertsitateetako funtzionariak; funtzionari xumexeagoak, geure umeak ikastetxetan matxakatzen dituztenak ahoak hitz ederrez blai dituztelarik- GEZURRAK SINISTU NITUELAKO), badakit zertaz ari nazan: formari edukiari baino garrantzi handiagoa ematen dion horietakoa, prepotentea, ikasleoi tratu umiliantea emateaz gozatzen zuena… Behin, Segiko bileretan (ez dut parentesi hau orain zabalduko… jajaja), inork ez zuenez jakin (guk baino 10-15 urte gehiago zituen jende hark…) sozialismoa eta komunismoaren arteko ezberdintasuna azaltzen (anarkismoa aipatu bez, si es ke… pentsa ohi duguna biño kalte handiagoa egin dio herri honi “Ezker Abertzaleak”), ba logikoa iruditu zitzaidan Gizarten galdetzea (a parte, justu gaia hoi zan, “Mamu bat dabil Europan zehar” (portzierto, mamua zein zen ere ez nuen ulertzen, nork idazten ditu liburu zikin horiek??? Ze nor aberasten den haiekin, bakigu, Eee lkar?).

Ba etziala erantzun. Hoi ez zela “garrantzitsua” (!!!) (magisteritza ikasi ez duzuenentzat: garrantzitsua = azterketan galdetuko dena).

Ta horraino, tragatu nun. Biño egun baten, nire oso laguna zen izen ezin ederragoko gelakide batekin a sako sartu zen. Neskak ez zuen jakin bere burua defendatzen… (beste dohain batzuk zituen, hitzezko argudio gaitasuna, eskax) ta bere arrapostua, erdi totelka, honakoa izan zen: galdetu Haizeari, berak erantzungo dizu nire partez (ei, politta, suposatzet hau ez duzula irakurriko, biño bazpa, bihotzean zauzkat). Ta irakasleak gela guztiaren aurrean erridikulizatu zuen, deskojono izugarria probokatuz.

Ta beste garai batzuk zian… paretak apaintzea ohiko kontua zan… (jaja, ze garaiak, urteak esprai bat etxeko horma papeldunetan barne garraxiak askatzeko ez beste ezertarako erabili barik…). Total, arratsalde baten, ikastolara jun ginala ta “ANDER ADI IBILI!” o holako zeozer ipini genula.

Hurrengo goizean, zelako dentsidadea… Gainez nire letra zela oso ebidentea izan zan, klaro, irakasle guztiek ezagutuko zuten! Kontraerasoa… mortala (ez tipoarengandik, berak ez zuen aipatu ere egin): “hau egin duenak espetxean bukatuko du” eta tankerako perlak. 15 urte genituen. Espetxe hitzak izu ikara sortzen zigun. Gainez autoritatetzat barneratuak genituen irakasle deituriko figura horiengandik etorria…

Eta bai, lortu zuten. Beldurra sentitzeaz gain, lotsa sentitu nuen. Gizaki txarra sentitu nintzen.

Eta urteak, hamarkadak, pasa ziren kontu horrekiko zikin sentitzen jarraituz (“nolatan izan ahal izan naiz hain nerabe ergela, ai ama…”). Zer diren haurtzaro eta nerabezaroko programazioak, e ?

Ta oan goatu naz hortaz. Ze klaro, oan Urko desenmaskaratu dut publikoki. Berak ere familia bat izango du (badu, badakigu), lan bat (jajaja, eutsi gogor eta ez hartu baja antsietateagatik, e, Urko, ea kaleratuko zaituzten !)… zalantzatxoa (txikia e, tampoco…), biño hor, zalantzatxoa.

Azkenean, argia, sentitu dut. Bi gaiak lotzean. Ze beira hark (ze zortea e, Ander, ez dudala zure abizena gogoratzen, gogorik pez… Lezokoa, ustet) bere ikasleari egin zionak ez du izenik, eta bueltan jaso zuen nerabe izutu batzuen kale arteak ez du inondik inora egindako kaltea berdintzen.

Zu berdin, artista. Puteatu nauzu (ez kanporatze kutre horrengatik bakarrik, biño dana azaltzea luze litzateke, beste batetarako, agian; eta ez ni bakarrik, ondo dakizun bezala, biño hori ez dagokit neri, momentuz; edonola ere, alturotan jakingozun lez, inork laguntza eskatuko balit, ikaskide hark egin bezala, nire baiezkorik entregatuena ukanen luke).

Azpideia gehiegi zabaltzen ditut, barkatu. Menpeko perpausen baraualdi bat proposatu diot nire buruari datozen egunetarako. Ez dakit tentazioari eusteko gai izango nazan, ordea.

Puteatu nauzula nion. Eta asko. Eta ez ni bakarrik. Eta besteak asko ere. Punto. Bueltan jaso duzuna, zer izan da? Publikoki eskua altxa eta esatea, ei, tipo hau, beira nola dabilan, e. Besterik ez. Neurrikoa erabat, edo balantza geure kaltetan, jasandako kaltearen neurketa hontan.

Ta gainera beste aukerarik ez dut. Ze bestenaz berdina iten jarraitukotzu bizitzatik orokorrean, Pikun, erraztasun handiz. Ta klase kontzientziarena esplikatu beharrik ez dau, ezta? Ez dut beste klasekideren bati neri egindako berdina egiterik nahi. Erabat zentzuzkoa eta arduratsua da.

Amaitzeko, eta bidalketa honetan irudia errepikatzen ari nazanez gero (hain da errekurtso baliogarria, Orwell), eta parregarria iruditzen zaidalako oso, nola tratatzen gaituzuen enpresatan (oraingoaz kontatuko banizu… “Jantoki Osasuntsua” deitzen diote, españolez noski), tontoak bagina bezala. Gure denbora, lan gaitasuna, adimena eta sormena bertan enbotatua izan behar izateari alternatibarik eraikitzeko oraindik gai izan ez garenez gero, sortzen duten harreman biziatuen gizarte nimiño horretan itoz gure duintasuna.

Pikun ez da ezberdin. Neri behin batek esan zidan, asmo onez, baina: Haizea, hobe da inor ez bada enteratzen “Pase naziari boikota” kamisetak zuk ekarri zenituela salgai ipintzeko tabernan, batzordekideei ez zaie gustatuko… Jajajaja. Ez zaie gustatuko? Ta? Ze ingo dute, batzordekideek? Daukaten sukaldari bakarra, ostiral arratsaldetik astelehen arratsaldera arte lanean, tabernako turko guztiak jaten (hau nik eskatu nuen, eee, hautu bat da, gero 3 egun jai astean zehar), irekieratik itxierara, egin pintxok, bale, egin bokatak, bale, egin pitzak, hoi-ez-dakit-biño-benga-bale, ta geo kamarera, behar dugula, aaa, ta garbitu sukaldea sakontasun osoz, gero astelehenetik ostiralera ordutegi erosoan datorren beste langilea kexatu dala, JAJAJAJA). Ze in ber zuten batzordekideek? Bota? Kaleratu? Nire ikuspegi ideologikoa ez dutelako atsegin? Ta ni zer naiz, robot bat? Sentipenik gabe? Printzipiorik gabe?

 

Eez. Ni Pikun entregatu naz. Eskakeatu, erretzeko, adibidez, baita ere, denok dakigu. Baina entrega, ez diazu ukatuko, e, Jorge? Euskarazko kartan akats asko zegoela-eta, eta zuzentasun aldetik molde askoz jatorragoak erabiltzeko aukera ikusita, zuzenketa eta proposamen bonbardaketa txukun hura bidali nizun goizaz oroitzen zara, ezta? Ez nuen nik hargatik deus kobratu, e. Eskainita ere, ez nukeen onartuko. Gauza batzuk edo maitasunez musutruk iten dia o eztia iten.

Ba hoi, zertaz ai nintzan? A. Tontotzat tratatzen gaituztela. Urko, zuk uste duzu beste gutun hau bezalako zerbait idatzi eta zabaltzeko obarioak dituen norbait zure neurri eskaxeko kabroi batekin kikilduko dela? Diot, e, prepotentzia apur batez, beharbada… moskeauta nago.

Gabon!


HARI HONETAN


BURUJABEN HARPIDETZA EGITEKO

https://chat.whatsapp.com/CeoV3tnWXQF0Mn2QLhryGJ

Iruzkinak

  1. Ieu! Ez da doako egur gehio botatzearren, baina buruari bueltaka... Babestu behar naiz, erasoak jasotzeko papeletak erosi ditudanez gero. Ta mehatxuek, askotan, buruhauste asko ekiditen dituzte, kuriosoa da. Honi buruz: NORBAITI OKURRITUKO BALITZAIO POR KULO EMATEA KONTU PERTSONAL, PROFESIONAL EDO POLITIKOEKIN (kaleratzeko aitzakiagaz egin bezala, ez dela paranoia, EGIN DIDAZUE), ZIUR EGON ERANTZUNA IZANGO DUELA. Ta zer dauka gure aurka Haizeak, zer egin dezake, hitzak idatzi? Bueno, bai. Baina datuak ere baditut, demostrableak, zuen jokabide a edo ilegalei buruzkoak (ta hau izan da joko zelaia, ezta? Estatu aitatxoren legea...). Zer diño? Jota dau! Gogoratze ariketarako laguntzarako pistak (orain publikoki ezer agerian geratzea saihesteko, biño ulertu, ezin ditut mail batzuk soilik igorri honekin, ikusi baitut zer nolako komunikazioa dagoen komunitate horretan, batak tiroak bota, bestea ixildu, ta gehiengoa enterau pez!)... Pista: ostalaritzan oso garrantzitsua da lanean dagoen guztiak zigiludun papertxo jakin batzuk izatea, ta hoi automatiko eta errepikakorki ahazten da hemen, festetan... Honekin aski, egiazki. Hor utziko dut. Nekagarria da koherentea izateak bueltan dakarren guztia gestionatzea. Egun on!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Utzi iruzkina hemen (izen eta abizenez bada, sinesgarritasun handiagoa izango du; baina, talde baten izenean edota anonimotasunaren babespean nahiago baduzu(e), aurrera!)