Urko, zure telefonoa ezabatu nuen… lortu bitartean, postal hau igortzen deutsut –Haizea Urtasun-

KLASE KONTZIENTZIA

Ea soldatapeko beharretan geure buruak saltzeari oindiño utzi ez diogun langile klase honetako kide guztiok sena jarraitzearen bidea lantzen dihardugun. Beharbada horrela, proiektu enroilatu guayistetan izena ematera deituak garenean, unean bertan egingo digu garraxi barne jakinduriaren ahotsak: ZOAZTE PIKUTARA!

Bertsio ofizial bat gehiago: Haizeak kaleratzea onatu du. Ai, ez dakit igorritako karta postal zertifikatu hori gorde ala bota ote nuen... topatzen badut, eskegiko.

 

Ez neukan asmorik atzokoaren ondoren ezer gehiago egiteko kontu honekin… Baina jendeak erreakzionatzen du... eta hara non harridura eta paradoxen erresuma zabal honetan, errege berria agertu den:

 

Gaur arte ez dut jakin nik zer zioen BERTSIO OFIZIALAK. Orain bai. NIK KALERATZEA ONARTU NUELA!

 

Toooma esa.

 

Bai, Urko, zure telefonoa lortu behar dut, hainbat gauzatxo esan behar dizkizut-eta. DEIA ERANTZUTEKO POTRORIK IZANGO DUZU???

 

Bitartean, giza kalidadearen degradazioaren arau kausal eta ondoriozkoak ulertzen saiatzen terapian behar baino diru gehiago xahutu beharrik ez izateko, postal hau, zeuretzat. Victor Jara ezagutuko duzu, noski. Keinu polit bat izan nahi izan dut. Bihotzez doala, dudik ez in. Zaborra garbitzeko balio izan didala, ezta ere. Oraintxe bertan zurekiko sentitzen ditudanaren tankerako sentipenik ez dut nahi nire barnean. Hortaz, kanporatzea beste aukerarik ez dekot.

 

A, ta beharbada ez da politegia, testuingurua kontuan izanik, Pikuxar “Euskal Txokoa”, bakizu… españolez idaztea, baina tira, hain zabaldua duzuen perfil horrekiko, pikukide euskaltzale ez euskaldunekiko, begirunezko keinu bat izan nahi izan dut.

 

Ze gainez, atzo gabaz aritu nintzen ni honetaz pentsetan, bestela norbaitek itzuli beharko dizkie jakin-minez geratuko ziren pikukideei nire mezuak… Ta ez dut inorentzako lan karga extra bat suposatu nahi. Nor arduratu da hortaz ? Zu, Jorge ?

 

Aizu, orain aipatzen zaitudala eta aukera dudala. Aurrekoan Ezosasun etxean topo egin genuenean, nire bigarren pentsamendua zein izan zen badakizu? Ze lehenik emozio bat etorri jatan, beharbada sumatu zenidan aurpegieran, poza, besterik gabe, gustuko dudan norbait ikusteak sortzen didana. Hortaz, lehen pentsamendua sinplea izan zen, “A, Jorge, ze ondo”. Eta bigarrenak esan zidan “Jue, Haizea, ze bordea zaren. Sartu ostabere eta agurtu Jorge behar den modun, zer moduz dagoen galdetu, eta ez soilik buru-begiradaz”. Zorionez, orain jabetzen naiz, BERTSIO OFIZIAL PUTA HORI EZINEZKOA BAITA ZURE KOLABORAZIORIK GABE MANTENDU IZANA, eutsi egin nion gogoari, zalantzaren aurrean, badaezpada.

 

Ea soldatapeko beharretan geure buruak saltzeari oindiño utzi ez diogun langile klase honetako kide guztiok sena jarraitzearen bidea lantzen dihardugun. Beharbada horrela, proiektu enroilatu guayistetan izena ematera deituak garenean, unean bertan egingo digu garraxi barne jakinduriaren ahotsak: ZOAZTE PIKUTARA!

 

Jajajaja, onartu beharra izango du, batere graziarik egin ez dion horrek ere, amaiera borobila gelditu zaidala.

 

HARI HONETAN


BURUJABEN HARPIDETZA EGITEKO

https://chat.whatsapp.com/CeoV3tnWXQF0Mn2QLhryGJ


Iruzkinak