Disidentziaren disidentzian, lagun gutxi, eta onak -Haizea Urtasun-

ZAURIAK 

Pikuxar Euskal Txokoan gertatutakoarekin bakean geratzea… egunotan lortu dut. Nire ikuspegitik noski, laburpenak dio:

Bake inguru zoragarri honetan jaio dira hitzok.
 

Pikuxar Euskal Txokoan gertatutakoarekin bakean geratzea… egunotan lortu dut. Nire ikuspegitik noski, laburpenak dio:

Uda osoa eman nuen sukaldari nenbilenean (lanaldiaren %eko oso altua, egun bakarra kamarera) bi langilerentzako zen lan zama nire gain hartzen (kideak zeregin hobeak zituelako eta beste inor ez zelako agertzen lanpostua hartzeko).

Hamaika aldiz esan nien gehiegi zela, batez ere garbiketa (sukaldatzea, arduradun bat eta laguntzaile bat egon beharrean, lagun bakar batek egitea, nenbilen moduan, nahiko eskizofrenikoa, baina egingarria), pisu (kg) asko zela erritmo zoroan.

Bururatu zitzaizkidan konponbideak proposatu nituen, adibidez, tresna-garbigailua altura ergonomiko batean nola ipin genezakeen pentsatzea.

Eguerdi batean, apenas ibili ezin geratu nintzen, bizkarrean eman zidan ostia-eta.

Baja.

Mutuakoek, hori ez zela lan arloko baja bat, egiazki, BIZKARREKO KONTUAK EZIN DIRELA INOIZ LAN ISTRIPUTZAT JO, LEGEAK EZ DU HORI AURREIKUSTEN.

Nafarroa Garaiko gobernuko eztakit ze izendun instituzioko langileak, baietz, bidegabekeri handia dala, jartzeko errekurtsoa, ezertarako balioko ez duen arren.

Ez nuen errekurtsorik ipini, doazela popatik hartzera. Ezertarako balio ez duten errekurtsoetan ematen dugun denbora ez dugu egingai baliotsuagoetarako probesten, adibidez, mukiak ateratzea.

Nire harridura, oraindik ibiltzea kostatzen zitzaidalarik, Pikura zerbait hartzera nindoanean  sentitzen nuen giro dentsoagatik.

Nire harriduraren puntu gorena: pikukideren batek agurra kendu dit (ostiraletako bokatarik gabe geratua zelako nire erruz???) eta; aldi berean, ber garaian, zapaltzaile indarkeri kontu oso pertsonal batengatik herriko kuartelilloan salaketa bat jarri behar izan nuenez gero; pikolo batzuek bai agurtzen nautela kaletik gurutzatzerakoan.  Jajajaja, ez dago hitzik honetarako, soilik deskojono infinitoa.

Minaren jarraipena, bajaren luzapena.

Minaren jaitsiera, bajan oindiño.

Minaren desagertzea, bajan jarraitzea aukeran.

Dilema.

Bi ahots nire ganbaran: hipokrisi soziala barneratu duenarena (“Itzuli lehen bait lehen, bokatak garrantzitsuak dira”) eta lotsati, beste hau, “A ber, a ber. Hauek oso proiektu polita eta entregatua dutela, bai, baina soldatapeko lanaren logikan dabiltza, egiazki ondo ordaindu arren, sortzen dudan gainbalioaren portzentaiaren kaltetan, eta hori eskertzekoa da oso; baina ez dute konponbiderik topatu lagun batek biren lana (soldata, edonola ere, ez zen bikoitza, eee, soilik duina) egiten egon  behar izatearen arazoa konpontzeko; kontua sudur parean lehertu zaigunean eta mutuakoek eskuak garbitu dituztenean (tratu umiliantea emateaz gain), ez dute bidegabekeria onartu, esan, argi eta garbi, `Jakina, Haizea, bistan da bizkarra sukaldean hondatu duzula, asko sentitzen dugu, zer egin dezakegu?´; hortaz, bidegabekeria iraunarazi dute; inor ez zait gerturatu bi aldeetarako baikorra litzatekeen (adibidez, bajan jarraitzeak eurentzako suposatzen duen galera ekonomikoa -zenbatekoa da??? oindiño ez dakit!- neuk itzultzea; baina noski, hau `Ilegala da!´; ooo…) ezer proposatzera”.

Duintasunaren ahotsak hartu zuen indarra.

Denboraren igaroa…

Teknikoki gaizki atera zitzaien aitzaki tonto bategaz kaleratua izateko saiakera.

Eta jarraian, paradoxikerian pikoloenarekin lehian, garaian laguna zenari komunitate txiki batetarako egiten duen ogia BATERE DIRURIK NEUREGANATU GABE, maitasunez, ideologiagatik, zabaltzen eta banatzen ari nintzaionez; neronek Pikun aurkeztu nuen proiektua, bestalde… ez zirela “enteratu”, kontratatu zuten detektibe pribatu eta/edo abokatu ergel horrek idatzi bezala; LEGEAREN BANDERAPEAN BELDURRA SORTZEAREN ONTZIRA BATU ZIREN, ni lanik eta langabezia kobratzeko aukerarik gabe uztearekin batera, euren buruak egon nahiko ez nukeen posizio batetan lerrokatuz, proiektu polit baten babesa bizkarrean ez duten gainerako esplotatzaile guztien festara batuz.

Baina herria… txikia da. Eta begiradak, gogorrak. Espaloi moralizatuetako koplak, denok dakizkigu. Eta nik sentitu dut nigan buru makurtze bat, lotsa, herrira joatea ekiditea. Falta zena.

Hemendik aurrera ere ez dut uste asko joango naizenik, herri hiritartuak ez zaizkit interesatzen, megapoliak baino atseginxeago izan litezke, besterik ez. Herri herrietan gure dot igaro nire denbora. Baina, noanean, ez dut bururik makurtzen. 

A, orain hau daukat ipinita furgoan:

 

Ez dut bakar bat ere saldu, oparitu baton bat... Baina ei, orain justu bajan nago ostabere (lau hegoamerikar lan-jazarpena egiten ari zitzaizkidala-eta izandako antsietate krisiarengatik, beharbada horregatik berrartu zait gai hau erraietan...), eta hau "SALTZEN" ARI NAIZ! Inork ez du ezer egin behar???

 


 

 


HARI HONETAN


BURUJABEN HARPIDETZA EGITEKO

https://chat.whatsapp.com/CeoV3tnWXQF0Mn2QLhryGJ

Iruzkinak

  1. Orain etorri jat… Independenteakoa hasi zenean Berria eta Garako arduradunek egin zuten bilera hartan, gurekiko nola jokatzearen ingurukoa, adostutako estrategia dela, beharbada, egokiena hemen ere: erantzun ere ez, bestela indarra eta zabalpena ematen zaio. Eta bai! Par asko egiten ari naiz orduz ordu sarrera honetako irakurle kopurua nola handitzen ari den ikusita, orain arteko irakurrienen mailara heltzeko gutti falta zaiolarik. Eskerrik asko!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Utzi iruzkina hemen (izen eta abizenez bada, sinesgarritasun handiagoa izango du; baina, talde baten izenean edota anonimotasunaren babespean nahiago baduzu(e), aurrera!)