Joseba Álvarez: desobedientzia zibilaren ADIBIDE PRAKTIKOA + OHAR pribatua (lagunarterako izan zan artikulua, DESCLASIFICADO, KRKR) -Haizea Urtasun-
"EZKER" "ABERTZALEA"
...eta bere miserien saga luzearen adibide bi baino ez, SEGI-ko "militante" (aaaggg) OHI baten ahotik...
![]() |
Azkeeeneaaan lortu dut, zapixe! (eta EZ DUT LAPURTU, OPARITU DIDATE, txoznakoek... 'Baaadaaa itxarooopenaaa...') / Absurdoaren MUGAN EZ... ABSURDOAREN AKABU BETEAN GAUDE -Haizea Urtasun- |
ARTIKULU PRIBATU MODUN HARTU HAU, MODU BAT EDO BESTEZ GERTU SENTITZEN ZAITUZTEDANENTZAT SOILIK, MESEDEZ. EZ ZABALDU! [EDITORE-AUTORE OHARRA: HAU IRAGAN IGANDEKOA DA, 25-05-25ekoa, alegia]
Nik, Joseba, aurpegia estalirik intsumitzekotan, gurago neuke beste zapi hau...
Ta "errezetak"... zer gurezu esaitia... Hauxe, adibidez:
Ieu EzMatalaz!
Jajaja...
Ea, lehen gaia. Josebak 'desobedientziarako errezeten' liburu hori aurkeztu zuen bazkalostean... (bla, bla, bla, blaaa).
Ordurako nire pazientzia eta asperdurak sortu frustrazioa gestionatze gaitasuna oso kaltetuak zeuden...
Lehenago hiru hizlari ta erdi antzerki bat irentsiak genituen, erabateko entzerronan... postrea lasaitasunez dastatzen utzi aurretik hasi baitziren...
Espainolak, jator. Katalanak esplikau zigun nolan GARRANTZITSUENA, BOZKATZEA DEN.
!!!
Ein?
Barkatuuu???
Auzo lotsa eta nazka propioa sentituta, alde egin nuen.
Kaotikoren 'politika eta jainkorik gabe, eusten nauen inor gabe'-k tinpanoak lehertu ahala barne-berrorekatzeko. Asko gustetan jat abesti hoi... Anarkiaren aldarri... biño, horrexeitik... auto-lotsa arrastoren bat geratzen jat entzuten dudan bakoitzean. Lotsa, zetik? Ba hain zuzen ere NERABETAN, SEGIKO DOGMATIZAZIO JAZARPEN GARAIETAN (Haizea, no te pases, que esto queda escrito...) Ez, ez, BERRESTEN NAZ: SEGIKO DOGMATIZAZIO JAZARPEN GARAIETAN...
ERRUA SENTITZEN NUELAKO, BARNE-KONTRAESANAREN ERAGINEZ. Nire ni "arduratsuak" zion: biño ze esateute? jainkorik gabe, klarooo, biño POLITIKARIK GABEEE???
Arrastoa, nerabetan lotsa horrek gerora sortu didan lotsarena da (Haizea...) Bale, bai, apur bet kiribildua jokaldia, BAINA EGIA DA! GU ZABAL BAT IDEOLOGIKOKI JAZARTUAK IZAN GARA, DOGMATIZATUAK, EZ BADA OSTIATUAK...
![]() |
aselluzarraga.com -i egin opari / Haizea |
Itzuli nintzan.
Joseba, sukaldari enkaputxatua...
Ai, la ostia...
Absurdo gehiegi denbora laburregian.
Mikrofonoa eskatu nion.
Nire lehen aldia zen.
Eztaka zerikusirik idazteak, klik klik klik, que os jodan hijos de putaaa, azken klik, argitaratua; o mikrofonotik jendearen aurrean irakurtzeak argitaratutakoa.
Josebak, nire ezkerrera: 'lasai'.
Nik, 'ezker' hori zeinen zentimetro gutxira zeon sentituta...
"Ezker Abertzale" ofizialari idatzi nion gutuna irakurri nuen:
EH, XXI. mendea
"Ezker abertzale" ofizial agurtezina:
Azken hamarkadetako ibilbide politikoa ikusita, premiazkoa duzue birbataioa.
Huna hemen proposamenok, libroki aukeran:
- Aberri saltzaile aburgesatuak
- Txotxongilo beldurkrata globalizatzaileak
(Edo, zuen idiosinkraziarekin koherentekiago)
- New basque esclave tiranos
Izan adoretsu eta harrotasunez aldarrikatu zuen jardunbideak. Zeuen emariaz edoskitutako asko zain gira.
Antideitasunez,
Haizea (herritar xume bat)
![]() |
EH Zinemak: ikuskizunen saila -Haizea Urtasun- |
Hizlari modun, asko dakat hobetzeke. Poliki, "lasai" eta modu argian irakurri nuen-nion. Baina begirada testutxoan iltzaturik. Jendearen begiradetatik ihesi, alegia.
Pare-parean, lehen ilaran, lagun bat nekan. Oso tipo ona, konprometitua, bo, nik 'EHko azken gudaria' deitzeiot...
Hura ere ez nuen begitu, biño beharrik bez... sentitzen neban. Nire hiru hitz bakoitzeko-edo, partxo erreprimitu bat heltzen jatan... Krkrkr. Nire barne deskojonoa areagotzen zuena, noski.
Inork ez zuen txalorik egin, biño ezer ez zidaten jaurtiki, ezta ere. Ondo, beraz.
Josebari eskua sorbaldan ipini nion, keinu modun, ta joan nintzen. Egin ahala, 'bo, edonolako iritziak edon daitezke' edo holako zeozer entzun nion mikroari esker...
JAJAJA. Totala!
Kaotiko ta La Polla gehiago [HAIZEA TA PIKOLETOAK (o La Guardia Civil y el Viento…) -Haizea Urtasun- pasartearen osteko bera, HONA DA AUDIOA, EEE, 3 min. DESKOJONO TOTALAAA, pikoloak amaitzen dau Nafarroa (Garaia) Euskal Herria dela esaten BERAK BAKARRIK, KRKRKR], ta itzuli nintzen.
![]() |
paradoxikoki, hondartza eta jatetxeko terraza askoz lasaiago zeuzan pikoletoen agerraldiaren aurretik, ondoren baino... eta hala ere, etziran itzuli, herritarroi baKEA ekartzera... |
![]() |
baKEA. Laboari ohore, 'Gizona eta lana / Bakea' / ihh (pintadak, ETXEAN... ba bai, egin ohi ditut... krkr) |
Blablabla gehiago, EzMatalaz, puto insufribleee.
Ohar azkar bat idatzi notzan Josebari, +-, holakoa:
Zure anaia Jonek eskuaz iztarra laztandu zidan 13 urte nituenean, berak 42, nire irakaslea zen, 24 urte beranduago, bere kontaktua nahi dut begietara begira garbitu ahal izateko zikinkeri hau, eta ez publikoki, Joseba, mesedez.
Eman nion. Irakurri zuen. Flipatu zuen. Nire anaia... Jon??? Bai. Jooon??? Bai. Noiz? Duela 24 urte. Non? Bere autoan. Ziur zaude? krkr... Bai, Joseba, ziur nago! Primeran gogoratzen dut bere eskua nire iztarra laztanduz, tipiko gidari kopiloto anguluan... "Kafetxoak" hartuten eroaten baininduen "hortik", alegia, leku diskretoetara beti, Oiartzungo mendiko sagardotegi ingurutik... oraindik puto trauma daukat Arditurriko bidegorritik paseatzen dudan bakoitzean, biño bueno.
Bale. Ba gutun hau bera emango diot, bale? Bale. Gogoratuko da nor zaren? Izenez bakarrik sinatu duzu. Krkr... Ta? Beste ikasle asko "kafetxoak" hartzera eroango zituela uste duzu, ala? Gogoratuko da! Haizea!
Biño, konbentzituta etzeonez, fundamentuz sinatu nion: Urtasun Rosano.
Ados, ba mila esker, Joseba.
Oindiño prozesatzen ari zen, ordea.
Ba ea zer dion... Txarto dago Jon, e, Haizea. (Zahar arazotxoak ditu... Ya tío, el tiempo pasa para todos...).
Honi buruz hausnartu beharko lukete gizon heldu ez aguretuek: putakume bat bezala portetan banaz umeekin, egunen batetan helduak izango dira kontu eskean datorzkidanak, ta ni zahartuta egongo naz...
Sentitzen dut, Jon, lehenago ez egin izana... Bakizu? ERRUA geratzen da barruan halako zerbait jasan behar duzunean haurra izanik (ta ni erabat umea nintzan une horretan, bai fisikoki, bai jarrera aldetik, nola esan). Ta gainez zu ESPRESKI AHALEGINDU ZINAN NIK ERRUA SENTI NAZAN, gogoratzen???
Nik ezin izan dut ahaztu.
Negarrez etorri zintzaizkidan ikastolako pasilora 'munstro baten modun sentiarazi nauzu ta besteen aurrean holan agertarazi' perlatxue botatzera. Negarrez, negarrez, e.
ZE PUTO NAZKA INFINITOOO.
Ez dut mendekurik nahi, Jon-Álvarez-Txillardegiren-semeetako-bat (batzuk pedigri asko dekozue, xumeon kaltetan... aaaggg, nazka gehio).
Gure dotana, begietara begiratu eta orain nazan emakume honi pasarte haren gaineko HAUSNARKETA AUTOKRITIKO ARDURATSU SENTITU BAT emoitea da. Aurrez, begietara begira.
Badakizu Jon ta biok bixkiak geala, Haizea? Ez, ta ez dekozue antzik. Poltsa ezberdinetakoak. A. Ba ez dekozue antzik, ez fisikoki, ez karakter aldetik.
Irribartxoa. Hombre, testuingurua kontuan hartuta...
Jarreran ere, nik ezagutu zintudan arte behintzat (negarrez ta biktima zu, me kaguen los pokos huevos ke teneis algunos, hijo de puta!), ez dekozue antzik, Jon. Baduzu zer ikasi zure anaia honengandik...
A. Lehenxeago esan nion. Eskerrik asko, Joseba... ta esaiozu, nirekin harremanetan ipintzen ez bada, Lezo pintadez beteko diodala, gelditu gabe, pin pan pin ta daaan, zipayoak etorri arte, ta ordun gustu handiz azalduko diedala nire kale adierazpenaren zergatia.
Par egin zuen. Biño par politta. Nolabait, 'bai, Haizea, egingo duzula diozun edozer egingo duzula sinisten dut'. Edo hala jaso nuen...
Bo, Joseba, ba esker bikoitz. Mikroaitik, ta giza jarrera ederra izateagatik.
Esto... EzMatalaz! Hau ZURETZAKO gutun LABURRA zeeen, JAJAJA.
Hainbestetan gertatzen zaizkit holakoak... berotzen naz...
Bo, ba ZURI ERE MILA ESKER! Terapia, informazio erabilgarria...
Nigatik, harremanetan jarraitzeu. Berriarekiko ideia bat otu jat, gainez, biño testu hori, txukun, poliki ta argitasun handiz prestatu nahi dut. Dudanean, bidaliko. Ze Berriak, ez dit argitaratuko... edo agian bai, jaja, auskalo! [BEREZ ARGITUTAKO ZALANTZA... ZENTSURAAA!]
Izan ontsa!
Lehenago azaldu nuen nola 15 URTE NITUELARIK EGIN NIZKIEN LEHEN PINTADAK IKASTOLAN...
Postalaren ondoren, gutuna -Haizea Urtasun-
ROBOTEK GIZA SENTIPENIK EZ -Haizea Urtasun-
KRONOS burokratikoa Vs. giza KAIROSa -Haizea Urtasun-
Lizeoan Lezon biño lüzeooo, zipayoen zain luuuzeee, etab. -Haizea Urtasun-
Paretak garraxika bai, baina... zeintzuk dira isilarazitako deiadarrak? -Haizea Urtasun-
ZENTSURAAA!!! -Haizea Urtasun-
Joseba Álvarez: desobedientzia zibilaren ADIBIDE PRAKTIKOA + OHAR pribatua (lagunarterako izan zan artikulua, DESCLASIFICADO, KRKR) -Haizea Urtasun-
ERALDAKUNTZAREN JAKINTZAREN ARTEA, zan bi kontu horiek BARNEBILTZEN ZITUEN GAIA -Haizea Urtasun-
baKE garaia -Haizea Urtasun-
Teknoeliteak jazarten nau -HegoIpar-
Eta honekin Amaitutzat emoten dot saga bitxi hau, autobiografikoa erabat bai.
Badakit batzuk uste duzuela, esan didazuelako, ez nukeela ‘hain modu pertsonalean idatzi behar’… IGUAL NAHIAGOKO ZENUKETE ‘PINTADAK EAE-N AZKEN 50 URTEEOTAN’ ESTILOKO ARTIKULU ESTATISTIKAZKO BAT IDATZI IZANA??? Askoz “serioagoa” bai… AUPA ZUEK!!! Eskaera bat: Hori bada zuen beharra, IRAKURRI “EUSKAL” PRENTSA INDUSTRIALA, edo “HERRI KAZETARITZA” BERZENTSURATZAILEA, eta ITXI NI PAKEAN… Ez dut zuen gomendioen batere beharrik.
Alabari bai, kasu in diot: parentesiak ezabatu eta parrafo berriak sortzen nabil azkenaldian. Mila esker, politta.
Autobiografikoa erabat izan dala, ados. IRAKASLEENGANDIK JASANDAKO JAZARPENETIK Gizadiaren Bizi Borrokara eroan nauana… tartean, Silvioren hitz-musikak lagunduta… kale garraxi sinatuen aurreko orduetan erreka bazter batean lasai-lasai orduak eman bait nituen abesten… gainean txiza nola egiten ari zitzaizkidanaz jabetu eta espraiak erostera a toda ostia joan nintzan arte… Hortik estatu terrorismoaren inguruko ZENTSURAZ BIRJABETZERA… ta honen guztiaren atzeko ELITE PSIKOPATAREN AFERARA… Justu Silvioren jakintzak laburbil dezakeena… BOROBIL, beste baten ere, BAKEAN, BERAZ.
BURUJABEN HARPIDETZA EGITEKO
https://chat.whatsapp.com/CeoV3tnWXQF0Mn2QLhryGJ
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Utzi iruzkina hemen (izen eta abizenez bada, sinesgarritasun handiagoa izango du; baina, talde baten izenean edota anonimotasunaren babespean nahiago baduzu(e), aurrera!)