ERALDAKUNTZAREN JAKINTZAREN ARTEA, zan bi kontu horiek BARNEBILTZEN ZITUEN GAIA -Haizea Urtasun-

GIZADIAK ELITE PSIKOPATARI AURRE

Jada badakit bi kontu horiek (jazarpen pederasta eta estatu terrorismoa) barnebiltzen dituen GAIA ZEIN OXTI DAN. Eta HAREKIKO NON KOKATZEN NAZAN: ELITE PSIKOPATARI AURRE EGITEN DION GIZAKI MODUN.

Hemen topau dot erantzuna. MILA ESKER, zuri, beste baten ere...

LIBURUAREN LABURPENA

Maitasunaren maisutasuna, Miguel Ruiz. Liburu oharrak -Haizea Urtasun- -en dagoz jasoak liburu hortako ideia nagusiak.
 

BERLABURPENA

Psikopatak agintzan aritzea ulertzeko giltza: Norbere zabor emozionala garbitu beharrean, ahulagoengan deskargatzen ikasi dugu. Zenbat eta boteretsuago izan, orduan eta aukera gehiago deskargarako. Hortaz, zabor emozional gehien pilaturik dutenak dira botere gose handiena dutenak, eta lortze bidean prezioa ordaintzeko prest daudenak.

 * Azpimarraturik: totelken jatorrizko jakintzak

  • Inpernuaren ametsa: geure buruei buruz eta munduari buruz dakigula uste dugun guztia, amets bat da, norberarena.
  • Mitote-a: planetako ameslari guztien amets kolektiboa, gizarte ezberdinetako lege, erlijio, kultura, eta abarrak biltzen dituena.   
  • Kanpo ametsarengatik onartuak izateko beharra sentitzen dugu (iritziak, onarpena, laguntza emozionala…) etxekotuak (heziketaren zigor eta sarien bitartez) gaudelako. 
  • Bizkarroia: kanpo ametsak norbanakoaren barruan sartzen duen sinesmen sistema, bizi energia eta poza lapurtzen diona.
  • Eraldakuntzaren Jakintza: amets zaharraz libratu eta amets berri bat sortzeko sortua. Bertan dena da posible, baita ametsaz ihes egitea ere. Gizakiak bitan banatzen dira: ameslariak (ametsa ilusio bat dela dakite, eta hortaz kontziente jokatzen dute ilusio mundu horretan) eta bilatzaile ehiztariak, edo ehiztari zelatariak (ekintza eta erreakzio ororen atzetik dabiltzanak). 
  • Norbanakoaren burmuin barruan ehiztari bat eta harrapakari bat daude. Normalki, Bizkarroia da ehiztaria eta sufrimendua sortarazten duten emozioez elikatzen da. Ehiztari [ehiztari-gudari, esango nuke, ehiztari-bizkarroiarengandik ezberdintzeko]bihurtu behar zara, eta bera baino hobea izan. 
  • ‘Totelca’-ren  esanahia: ‘arimaren artista’. Totelkak bihotzaren bitartez adierazten direnak dira, baldintzarik gabe maitatzen dutenak.

SITETIKOAGO (nik) EZIN

Hamen ERDITUA: Paretak garraxika bai, baina... zeintzuk dira isilarazitako deiadarrak? -Haizea Urtasun-

 


 ESKERTZAK

Bizitzari. Gizadiari, eta bereziki, euskal herriari, bere jakintza nire eskuetan ipintzeagatik. Zuri eta Elkarri ("argitaletxe" zikin batek izen hori bera hartu izana esanguratsua da, en fiiin... 'elkar' bi gizakiren elkarketak sortzen duen 'beste hori' da...), nire itzalen argiztatzaile beti. Neuri. Gertuko lagun guztiei. Bereziki gogoan, argi-kolpe hau, zuei zor dizuet: Itziar, Pako, Katacroker, Asel, Xeruxar I eta II, eta, azken urteetan irakaspenez blaitu nauten Mc Stal'inside eta PilikEz-i.

Jada badakit bi kontu horiek (jazarpen pederasta eta estatu terrorismoa) barnebiltzen dituen GAIA ZEIN OXTI DAN:

ERALDAKUNTZAREN JAKINTZAREN ARTEA

Eta HAREKIKO NON KOKATZEN NAZAN:

ELITE PSIKOPATARI AURRE EGITEN DION GIZAKI MODUN

Sinpleki, 'klasekideekin bait naiz identifikatzen'... (Stal'inside).

Espeziekideekin ez ote?

 

Amaitzeko, kontzeptu ta termino (niretzat) barri bana, musikatuak.

ZABALURRUNera BEGIRAgailua... (SUNTSITU TELE-VISTA)...

 


Aurkariari zorionak (hitzak: Gerardo Pozo / musika: Josu Zabala), 
Hau dena aldatu nahi nuke (1985), Hertzainak

 

A, ta bideo bat, MUNDIALA!!!

 

Oscar ta Sofía

BOZKAFEDEDUNEN MISTERIXUE... ARGITUEEE!, Óscar Terol 

 

HARI HONETAN 

Lehenago azaldu nuen nola 15 URTE NITUELARIK EGIN NIZKIEN LEHEN PINTADAK IKASTOLAN...

Postalaren ondoren, gutuna -Haizea Urtasun-  

ROBOTEK GIZA SENTIPENIK EZ -Haizea Urtasun-

KRONOS burokratikoa Vs. giza KAIROSa -Haizea Urtasun- 

Lizeoan Lezon biño lüzeooo, zipayoen zain luuuzeee, etab. -Haizea Urtasun- 

Paretak garraxika bai, baina... zeintzuk dira isilarazitako deiadarrak? -Haizea Urtasun- 

ZENTSURAAA!!! -Haizea Urtasun-

Joseba Álvarez: desobedientzia zibilaren ADIBIDE PRAKTIKOA + OHAR pribatua (lagunarterako izan zan artikulua, DESCLASIFICADO, KRKR) -Haizea Urtasun-

ERALDAKUNTZAREN JAKINTZAREN ARTEA, zan bi kontu horiek BARNEBILTZEN ZITUEN GAIA -Haizea Urtasun-

baKE garaia -Haizea Urtasun-

Teknoeliteak jazarten nau -HegoIpar-

Eta honekin Amaitutzat emoten dot saga bitxi hau, autobiografikoa erabat bai.

Badakit batzuk uste duzuela, esan didazuelako, ez nukeela ‘hain modu pertsonalean idatzi behar’… IGUAL NAHIAGOKO ZENUKETE ‘PINTADAK EAE-N AZKEN 50 URTEEOTAN’ ESTILOKO ARTIKULU ESTATISTIKAZKO BAT IDATZI IZANA??? Askoz “serioagoa” bai… AUPA ZUEK!!! Eskaera bat: Hori bada zuen beharra, IRAKURRI “EUSKAL” PRENTSA INDUSTRIALA, edo “HERRI KAZETARITZA” BERZENTSURATZAILEA, eta ITXI NI PAKEAN… Ez dut zuen gomendioen batere beharrik.

 

Alabari bai, kasu in diot: parentesiak ezabatu eta parrafo berriak sortzen nabil azkenaldian. Mila esker, politta.

 

Autobiografikoa erabat izan dala, ados. IRAKASLEENGANDIK JASANDAKO JAZARPENETIK Gizadiaren Bizi Borrokara eroan nauana… tartean, Silvioren hitz-musikak lagunduta… kale garraxi sinatuen aurreko orduetan erreka bazter batean lasai-lasai orduak eman bait nituen abesten… gainean txiza nola egiten ari zitzaizkidanaz jabetu eta espraiak erostera a toda ostia joan nintzan arte… Hortik estatu terrorismoaren inguruko ZENTSURAZ BIRJABETZERA… ta honen guztiaren atzeko ELITE PSIKOPATAREN AFERARA… Justu Silvioren jakintzak laburbil dezakeena… BOROBIL, beste baten ere, BAKEAN, BERAZ.

 

 

BURUJABEN HARPIDETZA EGITEKO

https://chat.whatsapp.com/CeoV3tnWXQF0Mn2QLhryGJ

 

 

Iruzkinak