INGENIERITZA SOZIALAREN JAZARTU, HERRIA
Oharkabeko erritu bizipen bi: energiaz beteriko paretak, PEDERASTIAREN AURKAKO JUSTIZIAGAZ... ETA HAIZEAREN AHOTSA ARROILAN BARNA... PIKOLOEK SUIZIDATUTAKO ABERKIDEEN OHORETAN.

Hemen ez egozan nigaz UNE HARTAN bezain jator...

Oinazearen Indarra, Jaiotze Basatia (1991), Su Ta Gar
Hauxe zoro modun abesten gidatu neban Lezoruntz...
kanpora atera
atera kanpora
behar duzuna
etzak barnean gorde
horrelako zikinkeriarik
kanpora atera
atera kanpora
behar duzuna
askatu hadi behingoz
hire minetik
atera kanpora
behar duzuna
etzak barnean gorde
horrelako zikinkeriarik
kanpora atera
atera kanpora
behar duzuna
askatu hadi behingoz
hire minetik
PEDERASTIA, "GENERO" INDARKERIA...
Ofizialismoak babesten du. Irudikatu nuena (gaua kalabozoan, epaiketa...) biño askoooz "jatorragoak" izan ziren... "Biktimatzat" tratatu ninduten... Enaz kexatuko. Hala behar luke, argi dago.

Amaitu nuenean, nire "artelana" sentitzen geratu nintzan, erdian... Paretei JUSTIZIA nola ZERIEN SENTITU NUEN. Katarsia.

Erailketa eta torturak, kolore guzietako txakurren eskuetatik:
Abesti horren hasiera hauxe da...
Irratian berritxar bat
entzun da gaurkoan
torturapean hildako
gazte bat izan da
kartelez estali dituzte
kale guztiak
irakur daiteke:
"Polizia hiltzailea"

Eztakitzein "asesinado por ETA" ipintzen du, Ilunberriko arroilan. BESTERIK EZ!!!

Gaur, Pilik ez entzuten nindoan, Amnistia, zehazki. Oharkabean, zeinen ozen eta indartsu abesten ari nintzanaz ohartuta, erritual bat gauzatzen ari nintzanaz jabetu naz: JUSTIZIA HITZAK, beste baten ere, INONGO BORTXARIK HANDIENA JASAN OSTEAN ISILARAZITAKO horientzat.
Ederra izan da. Justu plaka zikin horren parera heltzear nintzelarik,
ATEAK ZABALDU ETA EUSKAL PRESOAK KALERA, ATEAK ZABALDU ETA EUSKAL PRESOAK ETXERAAA
Txangolari talde handi bat, bertan. Zein izango euren jokabidea??? TXALOKA HASI JATAZ, DANAK, BOROBILEAN, ERDITIK PASETAN NINTZAN BITARTEAN.
Aupa zuek! Frantsesez mintzo ziran, gainera. Ikaragarria!
Maiz pasatzen naiz hemendik, behin, pintada batzuk topau nitun: "HERRI UMILIAZIOAREKIN AMAITU!" eta "MEMORIA HISTORIKOA BERRESKURATU!".
Herri umiliazioa, baaai. Eta ondoko hausnarketa atera jatan, neure bakerako. Beste inori balio badio:
Auzo lotsa ematen du honek. Pikoloek Germán Rubernach buruan tirokatu zuten eta Jon Lizarralde eta Susana Arregi erailien gorpuak agertu ziren lekuan (egundaino mantentzen den bertsio ofizialak azaltzen digu beren buruaz beste egin zutela; ez duena esplikatzen da nolatan egin zuten, bi tiro izanik buruan batak eta bakarra zuen besteak ibaiko ura biriketan...), oroigarri BAT ipini zuten, nor eta atzerriko indar okupatzaileetako hildako ordezkariaren omenez. Eta zelako altu dagoen kabroia, inguru zoragarri horretan gozatu nahi duen oro bere petik pasatzera derrigortuz. Herri umiliazioa, bai.
Baina zergatik hain altu? Zenbat iraungo luke plakatxoak altura ergonomiko batetan? Ordu gutti, esango nuke, bertako lagun batek baino gehiagok erauziko luke behin eta berriz.
Hori da gure indarra.
Geure ahulgunea: HALAKO PINTADA BAT SINATZEKO PREST DAGOENAK (HORI BAI, "AUSARDIA", EDO "KAMIZOKERIA" OTE?) BADAKI ZEIN LEGE DUEN ZAIN... Justu Altsasun nago... Haritzan. Portzierto, musika bikaina, ostalaritza jarrera konprometitua... AHT-ko olioak salgai ipintzea berehala onartzeaz gain, Burujaben sartu eta informazioa tabernako pantailan ipini dau langileak di-da batetan! MILA ESKER, TÍO, AUZO-LOTSA LARREI IKUSTERA OHITUTA GAUZ... (adibidez).
INDARGUNE GEHIAGO:
Argi-kolpeak ukaiteko DENBORA ETA, BATEZ ERE, DESINTOXIKAZIO JARRERA (telebistarik ez, mesedez, eta abar luuuzeee bat...).
Duela ordu gutti, arroilan, bat izan dut:
Ez ote zuten emakume ta gizon batzuek holako gauzak, hots, pederastia, zaurgarriagoak diren batzuen aurkako (adibidez, emakume bat gizon batekiko, baina ez bere seme-alaba txikiekiko...) indarkeria agerian uzteko adorea hartu...
Eta buru-argi batzuek (psikopatak dira, bai, biño tontoak, ez) pentzeu 'Um, hemen baukeu pastela'... Bidezkoa den aldarri horren bitartez indargabetu dezakegu honek berak ukango leuken ondoriorik arriskutsueta (giz-on eta emakumeen arteko alkarlaguntza konprometitua, benetako arerioaren aurka, alegia, elite psikopata) eta; ber moduan, alfonbrapean utzitakoak (esteka gehiegitxo in berko nituzke hamen... ea, zelan hau?) bertan mantentzeko?
Burujabe izateko, izan gaitezan buru argitasun zagi.
Dutariren poematxo eder bati esker bururatua
![]() |
Herriarentzat, Jon, Susana, Germán eta beste guztientzat, nire lagun Maitearentzat, niretzat. |
HARI HONETAN
Lehenago azaldu nuen nola 15 URTE NITUELARIK EGIN NIZKIEN LEHEN PINTADAK IKASTOLAN...
Postalaren ondoren, gutuna -Haizea Urtasun-
ROBOTEK GIZA SENTIPENIK EZ -Haizea Urtasun-
KRONOS burokratikoa Vs. giza KAIROSa -Haizea Urtasun-
Lizeoan Lezon biño lüzeooo, zipayoen zain luuuzeee, etab. -Haizea Urtasun-
Paretak garraxika bai, baina... zeintzuk dira isilarazitako deiadarrak? -Haizea Urtasun-
ZENTSURAAA!!! -Haizea Urtasun-
Joseba Álvarez: desobedientzia zibilaren ADIBIDE PRAKTIKOA + OHAR pribatua (lagunarterako izan zan artikulua, DESCLASIFICADO, KRKR) -Haizea Urtasun-
ERALDAKUNTZAREN JAKINTZAREN ARTEA, zan bi kontu horiek BARNEBILTZEN ZITUEN GAIA -Haizea Urtasun-
baKE garaia -Haizea Urtasun-
Teknoeliteak jazarten nau -HegoIpar-
Eta honekin Amaitutzat emoten dot saga bitxi hau, autobiografikoa erabat bai.
Badakit batzuk uste duzuela, esan didazuelako, ez nukeela ‘hain modu pertsonalean idatzi behar’… IGUAL NAHIAGOKO ZENUKETE ‘PINTADAK EAE-N AZKEN 50 URTEEOTAN’ ESTILOKO ARTIKULU ESTATISTIKAZKO BAT IDATZI IZANA??? Askoz “serioagoa” bai… AUPA ZUEK!!! Eskaera bat: Hori bada zuen beharra, IRAKURRI “EUSKAL” PRENTSA INDUSTRIALA, edo “HERRI KAZETARITZA” BERZENTSURATZAILEA, eta ITXI NI PAKEAN… Ez dut zuen gomendioen batere beharrik.
Alabari bai, kasu in diot: parentesiak ezabatu eta parrafo berriak sortzen nabil azkenaldian. Mila esker, politta.
Autobiografikoa erabat izan dala, ados. IRAKASLEENGANDIK JASANDAKO JAZARPENETIK Gizadiaren Bizi Borrokara eroan nauana… tartean, Silvioren hitz-musikak lagunduta… kale garraxi sinatuen aurreko orduetan erreka bazter batean lasai-lasai orduak eman bait nituen abesten… gainean txiza nola egiten ari zitzaizkidanaz jabetu eta espraiak erostera a toda ostia joan nintzan arte… Hortik estatu terrorismoaren inguruko ZENTSURAZ BIRJABETZERA… ta honen guztiaren atzeko ELITE PSIKOPATAREN AFERARA… Justu Silvioren jakintzak laburbil dezakeena… BOROBIL, beste baten ere, BAKEAN, BERAZ.
BURUJABEN HARPIDETZA EGITEKO
https://chat.whatsapp.com/CeoV3tnWXQF0Mn2QLhryGJ
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Utzi iruzkina hemen (izen eta abizenez bada, sinesgarritasun handiagoa izango du; baina, talde baten izenean edota anonimotasunaren babespean nahiago baduzu(e), aurrera!)